Gorde leku bat zuretzat Irudika 2022an

Gorde leku bat zuretzat Irudika 2022an

Irudika berriro dator %100ean formatu fisikora eta online formatura. Hiru eguneko topaketan elkarrekin bilduko dira ilustrazio arloko profesionalak, editorialak eta mundu editorialarekin erlazionatutako agenteak. Irudikaren seigarren edizioa Gasteizko Artium Museoan egingo da irailaren 29 eta 30ean eta urriaren 1ean.

Sarrerak salgai. Topaketa fisikorako sarreraren prezioa: 110€ Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat, eta 120€ bazkide ez direnentzat. Sarrera horrekin posible duzu Gasteizko Artium Museoan sektore paraleloei -Argitaletxeen Mundua eta Ilustrazioaren Mundua- eskainitako hiru jardunaldietan parte hartzea, eta eduki guztia biltzen duen gure onlineko plataforman sartzea.

Txartel digitalek 50€ balio dute Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat eta 60€ bazkide ez direnentzat. Onlineko sarrera horrekin sarbidea izango duzu eduki guztira gure plataformaren bitartez. Ezagutu gure tailerrak, solasaldiak, hitzordu profesionalak eta askoz ere gehiago. Ekitaldiaren estreinaldiaren ostean etekina atera diezaiekezue mezularitza profesionalari, galeriari eta edukiei.

Badator berriro Irudika… ez geratu zuretzako toki bat gabe!

Share Button