Guillermo Gonzalez euskal ilustratzailea zendu da.

Guillermo Gonzalez euskal ilustratzailea zendu da.

Guillermo Gonzalez, Guillerge  (Bilbo, 1971-2021) euskal ilustratzailea zendu da.

Gonzalezek Merlin animazio ekoiztetxe bilbotarrean hasi zuen bere ibilbidea, non Sedyas eta Alex San Vicente Sanvirekin batera lan egin zuen. Elkarrekin ArtboxINK estudioa sortu zuten, beranduago La Vaca azul, non Lotura izenpean ekoiztetxeentzako freelance animazio lanak garatu zituen.  Daniel Maghen galerista frantziarrak liburu ilustratu bat marraztea eskaini zion, “L ‘Univers des nains”. Inguru hurbilago batean, “Tom Sawyer-en abenturak” klasikoa berregin zuen Ereinentzat.Komiki arloan nabarmentzekoa da Xabiroi aldizkariarentzat egin zituen azalei esker izan zuen harremana.  Bertan “Kortsarioen ostatua” albuma irudikatu zuen Dani Fanoren gidoiarekin. Urte berean, Frantzian “Le chevalier à la licorne” albuma argitaratu zuen, Stéphane Piatzszek-Piatzszeken gidoiarekin.   El Balanzínen hainbat zenbakitan ere parte hartu zuen.Bere perfekzionismoak bere obra oso zabala ez izatea eragin du, baina bere lan bakoitza gertaera bat zen bere irakurleentzat. Lerro hauek bere lanaren omenaldi izan daitezen. Besarkada handi bat familia eta lagunei.

Kike Infame-ren textua (@infamekike)

Hemen duzue El Balancín aldizkariaren 9º zenbakia, non azala eta elkarrizketa ikus ditzakezuen:

https://euskalirudigileak.com/wp-content/uploads/editor-apie-ii/BalanzinBaja.pdf

 

Share Button