Ilustrazioa Bizkaian

Ilustrazioa Bizkaian

FIG AUDITORIOA BILBO LARUNBATAK azaroaren 16a. 19etan.

ILUSTRAZIOA BIZKAIAN: Arte grafikoen tailerretatik bilduma ilustratura

Hizlaria: Kike Infame

Ilustrazioa beti lotu izan da editorialen munduarekin, batik bat, haur eta gazteentzako liburuekin. Halere, ilustrazioa beste esparru batzuetara ere hedatzen da, hala nola diseinu grafikora eta animaziora. Hitzaldi honetan, ilustrazioak 1975az geroztik izandako bilakaera ikusiko dugu: ikastola sortu berrietarako material didaktikoen sorkuntzatik arte grafikoetako tailerretako marrazkilariaren figurara. Kaleetako presentziatik (kartelak eta diskoen azalak) laurogeita hamarreko hamarkadan sorturiko animazioko ekoizpen-etxeetara. Hizlariak 2019ko azarorainoko gertakariak barne hartuko ditu, eta hizpide izango ditu emakumezko egileen belaunaldi berria, bilduma ilustratuen agerraldia, gure ilustratzaileek nazioarteko merkatuetan eginiko lanak, etengabe eboluzionatzen duen merkatu batean sartzeko sortutako ilustrazio-formatu berriak, eta abar.

Share Button