ILUSTRAZIOAREN EGUNA!

ILUSTRAZIOAREN EGUNA!

Azaroaren 12an, lehen aldiz ospatuko dugu ILUSTRAZIOAREN EGUNA. Elena Odriozolak kartel zoragarri hau egin digu egun berezi honetarako.

Azaroaren 12ko astean jarduerak eta erakusketak izango dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Nafarroan. Ilustrazioa ospatzeko eta NOR-NAI omentzeko.

5 Euskadi Sari emango diote ahotsa omenaldi honi.

Ilustrazioarekin zerikusia duten jarduera eta tokiekin mapa bat sortu dugu,  liburudendak, kultur etxeak, horma-irudiak, arte galeriak eta abarrekin osatuz joango dena urtero. Ilustrazioa bizirik dagoen espaziok ikusarazi nahi ditugu.

 


Share Button