Azaroaren 12an, ren bigarren edizioa ospatuko dugu, iazko harrera onari esker.
Aurtengo protagonistak Hélène eta Blanche Feillet ahizpak izango dira. Pintura eta ilustrazioaren aitzindariak izan ziren. Euskal Herria zeharkatu zuten, Baionatik Bilbora, bertako paisaiak, jendea eta ohiturak marraztuz. Ondoren, beraien marrazkiak litografiatu zituzten, eta irudi horietatik abiatuta Euskal Herrian zehar bidaiatzeko lehen gidetako batzuk sortu ziren.
Maite Rosendek egin du edizio honetako kartela, Feillet ahizpen ibilbidean eta beraien bizitzaren eta obraren berezitasunetan oinarrituta.
Gorde data zuen agendetan! Azaroaren 12an IlustrazioarenEguna izango da, aste osoan zehar ilustrazioak presentzia handia izango du Euskal Herrian, ekitaldi ugari izango ditugu lanbide hau ospatzeko eta omentzeko.


Aurten ere, IlustrazioarenEgunak mapa bat prestatuko du ilustrazioa presente dagoen espazioak ikusarazteko: liburu-dendak, liburutegiak, artisten espazioak, eskolak… Horrez gain, azaroaren 12tik 19ra Euskal Herrian egingo diren ilustrazioarekin lotutako ekintzak ere jasoko ditugu.
ilustrazioarekin lotutako gune bat duzu, edo egun horietan jardueraren bat antolatuko duzu?
Idatzi [email protected] helbidera, urriaren 9a baino lehen, eta mapan sartuko zaitugu.
Erakusketa digitala
ILUSTRAZIOAREN EGUNA dela eta, erakusketa digitala egingo dugu. Gai bat proposatzen dizuegu: BIDAIA. Gai horrekin egindako irudiren bat baduzu, bidali helbide honetara: [email protected]
Erakusketa ILUSTRAZIOAREN EGUNArekin bat egiten duten hirietan ikusi ahal izango da.
Sareetara zuzenean igo dezakezu #IlustrazioEguna traola erabiliz eta etiketatuz, ekimenarekin bat egiteko.
Zure ilustrazioa 2026ko URRIAREN 16ra arte bidal dezakezu


