Astelehenean oso erakusketa berezia inauguratuko dugu ILUSTRAZIOAREN EGUNA ospatzen hasteko!
IlustrazioarenEguna-ren edizio berri honetako protagonistak Hélène eta Blanche Feillet ahizpak dira. Bi artista aitzindari hauek Euskal Herria zeharkatu zuten bertako paisaiak, jendea eta ohiturak marraztuz.
Haien bizitza eta obrari buruzko hainbat bitxikeria kontatzen dizkizuegu. Sakonago ezagutu nahi badituzue, erakusketan haien ibilbideari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue, baita lau artista garaikidek egindako lan batzuen berrinterpretazioak ere.
Zuen zain izango gaituzue!
📍 La Bolsa eraikina (Pilota kalea 10, Bilbo) 🗓️ Azaroak 2, 19:00etan






