IRUDIKA 2018, zabalik izena emateko epea

IRUDIKA 2018, zabalik izena emateko epea

Irudika indarrez dator berriro, beste egun bat gehituko zaiolarik topaketari sektore paraleloez jarduteko (hala nola, musika, bideo-jokoak, komikia, zinema eta aldizkariak), gainera, jardunaldian presente egongo dira: Vetusta Morla & Aliceren ibaiak, Christina Rosenvinge, Ángel Stanich, Psikonautak komiki eta filma eta Yorokobu, Lamono edo Gráffica aldizkariak. Vetusta Morla taldeko Juanma Latorrek eta Ángel Stanichek kontzertuak emango dituzte, eta sorpresa gehiago ere izango dira.

Bestalde, topaketa nazioartekotu egin da, eta hiru gonbidatu bloke izango ditu: Alemania, Mexiko eta Italia. Frankfurt, Guadalajara eta Boloniako azokek beren eredua aurkeztuko dute, eta aurkezpen hori aitzakia paregabea izango da ekitaldira gonbidatzeko Peter Hammer Verlag, Pamiela, Petra Ediciones eta A Buen Paso argitaletxeak, eta Katrin Stangl, Leire Urbeltz, Gabriel Pacheco, Iban Barrenetxea eta Anna Castagnoli egileak.

Zure plazak aukera emango dizu sektore paraleloetara, mahai-inguruetara eta tailerretara sartzeko eta hitzordu profesionalak adosteko bertaratuekin.

Dagoeneko plaza bat baduzu, ez ahaztu zure portfolioa bidali behar duzula hitzordu profesionaletan izena emateko. Argitaletxe, aldizkari eta agente guztiek ikusiko dituzte zuen lanak.

Urriaren 18tik 20ra Gasteizko Artium Museoan.

Erreserbatu zure plaza www.irudika.eus webgunean.

Zain izango gaituzu!

Share Button