Irudika 2022.Last Call Hitzorduak_ 2023 Egonaldiak

IRUDIKA hitzordu profesionalak eskatzeko azken egunak

Bisitatuko diguten argitaletxe eta eragileekin hitzordu profesionalak eskatzeko epea irailaren 15ean amaituko da. Oraindik garaiz zaudete zuen sarrera fisikoa edo onlinekoa eskuratzeko.
Irudikaren seigarren edizioa irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean izango da Gasteizko Artium Museoan. Bertsio fisikoaren prezioa 110€ da Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat eta 120€ bazkide ez direnentzat. Online sarrerak 50 euroko prezioa dute bazkideentzat eta 60 eurokoa bazkide ez direnentzat.

 

 

IRUDIKA 2023 egoitza artistikoak.
2022ko abuztuaren 25etik irailaren 25era Irudika 2023: Angoulême, Mexiko, Euskadi

Fundación Vital Fundazioa, Acción Cultural Española, La Maison des Auteurs eta Cité internationale de la bande dessinée et de l’image de Angoulême-France-ren eta Bilbaoarte Fundazioaren lankidetzari esker, gure seigarren egonaldien edizioa ospatuko dugu. Guadalajarako Udalaren eta Zapopanen Egilearen Etxearen lankidetzari esker, eta kontinente berri bat gehitzen zaio, hilabetez Mexikora eraman zaituztegu Frantzia eta Euskadiko faseen artean

Share Button