IRUDIKA2022 Egonaldien erakusketaren inaugurazioa

IRUDIKA2022 Egonaldien erakusketaren inaugurazioa

Ostiral honetan IRUDIKAren 2022ko EGONALDIEN erakusketaren inaugurazioa izango dugu.
Erakusketa honetan Ilustrazio eta animazio egoiliarren lanaren emaitza ikusi ahal izango da: Bea Lozano eta Santiago Colombo.

IRUDIKA 2022ren irudi grafikoa aurkeztuko da baita ere.
Inaugurazioa eta prentsaurrekoa Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroan izango dira, hilaren 6an, 10: 30etik aurrera.

Irudikako Egonaldien programa hainbat erakundek egindako ekarpenari esker gauzatu daiteke: Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Euskal Irudigileak elkarteak ilustrazioaren atalean eta Espainiako Kultur Ekintzak (AC/E) animazioaren atalean.Halaber, La Citè Internationale de la Bande Dessinée den Angulema hiriko Udala, Bilbaoarte Fundazioa, Vitoria-Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia ditu laguntzaile Irudikak

Share Button