Irudikak Contrapelo aurkezten du

Irudikak Contrapelo aurkezten du

Irudikak Contrapelo aurkezten du, 2022ko ediziora bertaratu ziren bederatzi pertsonen topaketatik sortutako fanzinea  

2022an ospatu zen Irudika topaketaren seigarren ediziora bertaratu ziren bederatzi ilustratzailek hiru egunez izandako esperientzia fanzine batean islatu dute. Datorren ostegunean, ekainaren 29an, ekitaldirako formatu berezi batekin sortutako fanzinearen lehen edizioa aurkeztuko da eta ekitaldi bikoitza izango dugu. Batetik, 18:00etan irekiko den ilustrazioen erakusketa Mara Mara liburu-dendan eta bestetik, hitzaldi bat haren bi egilerekin 19:00etan Zuloa liburu-dendan. Fanzinea salgai egongo da bi tokietan eta Irudika 2023ra bertaratzen direnei ematen zaien ongi etorri sortan oparituko da.

CONTRAPELO FANZINEAREN aurkezpena

Ekainak 29, osteguna Vitoria-Gasteiz
18:00etan Erakusketaren inaugurazioa Mara Mara Liburuak liburu-dendan
19:00etan Fanzinea aurkezteko topaketa Javigaar eta David Marto artistekin Zuloa liburu-dendan.
Informazio gehiago eta elkarrizketak: [email protected] / 658703151

PRENTSA OHARRA

Share Button