Kike Ibáñez Fernández saritu dute Literatura Lanaren Ilustrazioaren modalitatean, Abuenpaso argitaletxeak argitaratutako “El diablo sobre ruedas” lanagatik.
Epaimahaiaren ustez, “lanak aparteko kalitate artistiko eta narratiboa erakusten du, eta ilustrazioak ez direla testua laguntzera mugatzen azpimarratu du; aitzitik, haren mezua aberasten dute eta irakurlearen esperientzia emozionala indartzen dute. Proposamenak estilo fresko, ausart eta berritzailea uztartzen du, eta irudimenaren bidez itxaronaldiak kudeatzera gonbidatzen duten ilustrazio adierazkorrak eskaintzen ditu. Egoera dramatiko batetik abiatuta, liburuak gatazkari beste begirada bat proposatzen dio, eta haserretik eta mendeku-nahitik jorratzen du kontakizuna”.
Epaimahaiak, halaber, “kaosaren eta ordenaren arteko oreka grafikoa, kolorearen erabilera adierazkorra, unibertso bisual propio baten sorkuntza eta etengabeko mugimendu-sentsazioa transmititzen duten enkoadraketak nabarmendu ditu”.
Kike Ibáñez Fernández (Donostia, 1980) ilustratzailea, artista bisuala eta idazlea da. Diseinu grafikoan eta ilustrazioan trebatu ondoren, haur eta gazte literaturaren esparruan garatu du bere ibilbide profesionala. Bere lanetan marrazkia, umorea, irudimena eta begirada kritikoa uztartzen ditu. 2016an Lazarillo Saria jaso zuen Barrios de Colores lanagatik, eta 2020an Ciclismo Épico lana Boloniako Haur eta Gazte Liburu Azokan hautatu zuten.
2026ko Euskadi Literatura Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 20an izango da, 18:00etan, Euskal Museoan.
ZORIONAK KIKE!


