Kulturako profesionalei laguntzeko programa

Kulturako profesionalei laguntzeko programa

ILUSTRATZAILE estimatuak, ZORIONAK!
LORTU DUGU ENTZUN DADILA GURE AHOTSA ETA EUSKO JAURLARITZAK ABIAN JAR DITZALA NEURRI ESPEZIFIKOAK.
Esan beharra dago baita ere hasieratik igarri dugula euskal administrazioak gure sektoreari erakutsi dion maitasuna eta ardura. Eskerrik asko, batez ere,
Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari.
Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari.
Eta Aitziber Atorrasagasti, Kultura Sustapeneko zuzendariari.

**************************************

Bestalde, beste lorpen garrantzitsu baten berri eman nahi dizuegu:
KULTURA MINISTERIOAREN BILERETAN PARTE HARTZEN ARI GARA FADIP – ILUSTRATZAILEEN ELKARTE PROFESIONALEN FEDERAZIOTIK.
Eskerrik asko FADIP osatzen duten bost elkarteetako (EI, AGPI, APIV, APIM eta APIC) kideekin osatu dugun lantaldeari, eta eskerrik asko #ilustracionenlucha kanpaina babestu eta inkestak erantzun dituzuen guztioi. ESKERRIK ASKO!!!
Baina ez gaitezen lasaitu, hau urrats txiki bat besterik ez da eta. Lanean eta kanpaina babesten jarraitu behar dugu hilaren 23an kontsultak itxi arte.

Gustuko izan dezakezuen artikulu bat daukazue hemen

Share Button