LE TOUR de FRANCE Deialdia

LE TOUR de FRANCE Deialdia
2023ko Frantziako Tourraren irteerak hiru etapa izango ditu Euskadin. Hauxe duzu aukera 2023ko Frantziako Tourrerako kartel ofiziala diseinatzeko eta munduko kirol ekitaldi handienetako baten parte garrantzitsu bihurtzeko!

Bilbotik abiatuko da munduko txirrindularitza lasterketa gogorrena; uztailaren 1etik 3ra bitartean, hiru etapa egingo dira Euskal Herriko errepideetan, uztailaren 23an Parisen amaitu baino lehen. Tradizio bat da kartel berezi bat egitea Frantziako Tour bakoitzerako

Kartela ibilbidearekin batera aurkeztuko da urrian Parisen, eta kartel lehiaketaren irabazleak aukera izango inauguraziora joateko.

AUKERAKETA-PROZESUA ETA PARTE HARTZEKO EPEAK

  • Txostenak jasotzea: deialdia zabalik egongo da 2020ko maiatzaren 2tik maiatzaren 20ko 23:59ra arte. (Europako ordutegia)
  • Maiatzak 25: epaileen 1. bilera 5 finalistak aukeratzeko. Maiatzak 27: ezagutzera emango da nortzuk diren finalistak, eta euren bost obren garapen-faseari ekingo zaio.
  • Ekainak 20: 5 kartel finalistak entregatuko dira bertsio bertikal eta horizontalean.
  • Ekainak 22: epaimahaiaren 2. bilera.
  • Ekainak 25: ezagutzera emango da zein den obra irabazlea.
Uztailak 30: behin betiko materiala, roll-up bat eta animazioa entregatuko dira. 2022ko urria: obra irabazlea argitaratu eta ofizialki aurkeztuko da Parisen
  • 4 finalistentzat: 5.000 € gordin pertsonako
  • Deialdiaren irabazlearentzat: 18.000 € gordin. Aurtengo kartel lehiaketaren irabazleak, diru-sariaz gain, Pariserako bidaia bat irabaziko du ibilbidearen aurkezpenera joateko (gehienez pertsona bat).
INFORMAZIO GUZTIA DIGITALKI AURKEZTU BEHARKO DA EZARRITAKO EPEEN BARRUAN.
Kontsultetarako eta dokumentazioa aurkezteko helbidea: [email protected].
E-mailaren gaia: “TOUR DE FRANCE 2023 DEIALDIA”

OINARRIAK HEMEN

Share Button