MARRAZIOAK XII-DEIALDIA

MARRAZIOAK XII-DEIALDIA

2020ko urtarrilaren 19tik 23ra MarraziOak Ilustratzaile berrien Topaketen XII. Edizioko deialdia burutuko da, Galtzagorrik antolatua.

Maite Gurrutxaga y Juan Cruz Igerabide izango dira aurten irakasleak eta eskainiko duten formazioa “ZOTZAK BILTZEN, Ahozko tradizioko kantak eta poesia ilustratuz” goiburupean dator.

Undermount-en (* Aita Orkolaga pasealekua 46, Igeldo, 20008, Donostia) burutuko da aurten MarraziOak tailerra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.* Donostiako autobus linea bertan geratzen da, 16. zenbakia, Donostiako Gipuzkoa plazan hartzen dena).Ordutegia, 10:00etatik 18:00etara, ordu erdiko atsedenarekin. Parte-hartzaileek beren bazkaria eraman beharko dute.

Gehienez 10 irudigilek hartuko dute parte.
Parte hartzeko baldintza orokorrak:
• Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.
• Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.
• Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.
• Parte hartzaileek ez dute zertan argitaratutako lanik izan behar.

Ilustratzaile bakoitzak bere hiru lan bidali beharko dituzte, beren estiloa, estetika eta ildoak irudikatzen dituztenak.
• Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko du:
– Curriculuma
– NAren kopia bat
– Posta elektronikoaren helbidea
– Telefono zenbakia.
Dokumentazioa wetransfer bidez bidali beharko du [email protected] –era.

EPEAK:

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2020ko uztailaren 24a izango da.
Aukeratutakoei 2020ko irailaren 11rako erantzungo zaie.

Share Button