MARRAZIOAK15

MARRAZIOAK15

Aurten Marrazioak ekainaren 26tik 30era egingo dira Donostiako Undermount elkartean, Igeldon.
Tailerraren gidariak Maite Gurrutxaga eta Juan Kruz Igerabide izango dira.

“OTSOA JATEN. Ipuin klasikoak eta euskal aldaerak ilustratuz” goiburupean, haur eta gazte literaturako klasikoak izango dira tailerraren ardatza, euskal aldaeratatik begiratuta.
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegi jarraitua izango du tailerrak, tartean, bazkaltzeko ordubeteko atsedena egingo delarik.
Guztira 10 ilustratzailek izango dute MarraziOak-eko 35 orduko formazioa doan jasotzeko aukera.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzak diruz lagundu du proiektua.

Eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 19a izango da.
Aukeratutakoei maiatzaren 26ko astean erantzungo zaie.

Share Button