Marrazki eta Ilustrazio Azokaren V. edizioa abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da.
Edizio berria Gasteizen barrena zabaltzen ari da, eta MONTEHERSO kulturuneko ur biltegiaz gain, Alde Zaharreko beste hainbat eremu ikoniko eta historiko hartuko ditu: Goiuri jauregia, Bibat museoa, Zuloa, Mara-Mara liburu denda eta The Garage aretoa, besteak beste.
Azoka hasi aurretik, abenduaren 19an, Elena Odriozola, Noemi Villamuza, Maite Gurrutxaga eta Yolanda Mosquera mazokalari ohiek sortutako Mazoka Karta-sortaren erakusketa inauguratuko dute Goiuri jauregian, formatu erraldoian.