MAZOKA2021

MAZOKA2021

Abenduaren 3tik aurrera 26 arte, Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian ospatuko da Mazokako VII. edizioa.

Inaugurazio-ekitaldia eta egileen katalogoaren aurkezpena, abenduaren 3ean, ostirala, 19etan

Aurten, paper-formatu klasikotik urrunduko dira, eta erakusketak oihalezko mihiseen baso bat berregingo du. Baso horretan, erakusketara etortzen direnak obra bakoitzaren historian murgildu ahal izango dira, jolasean aritzeko labirinto bat balitz bezala, ezagutu beharreko auzo bat balitz bezala.

Teknika, euskarri eta estilo desberdinak erabiliz egindako 40 lan ikusi ahal izango dira, eta bakoitzak QR kode bat izango du, mazokalari bakoitzaren “postuaz” in situ gozatu ahal izateko.

Esteka honetan, abenduaren 17tik 19ra bitartean egingo diren jarduera presentzialak ikus ditzakezue, kartela eta katalogoa deskargatu, Halaber, 2021eko mazokalariek eta online dendei buruzko informazio zehatza eskuratu.

Share Button