Topaketa publiko honetan parte hartuko dute Paco Roca, Miguel Ángel Giner (APIVeko presidentea)eta Zinnia Quirós ilustratzaileek, eta bertan aurkeztuko da ere ‘Bizitzaz beteriko binetak: Marrazkilariak on tour’ proiektua. Kanpaina horren bitartez, Intermon Oxfam GKEak helburu du herritarrek pobreziaren aurkako borrokan esku har dezatela, komikia bezalako lengoaia berriez baliatuta. Egile parte-hartzaile guztiek, arkatzak eta koadernoak besapean zituztela, Oxfam GKEarekin Latinoamerikako zein Afrikako herrialdeetara bidaiatu zuten erreportari-lanak egitera, istoriotxoen bitartez beren bizipenak transmititzeko.