NAFARROAKO XIII KOMIKI AZOKA

NAFARROAKO XIII KOMIKI AZOKA

EUSKAL IRUDIGILEAK ETA NAFARROAKO XIII. KOMIKI ARETOA ELKARLANEAN

2022ko irailaren 2tik urriaren 2ra bitartean, Nafarroako Komiki Azokaren XIII. edizioa egingo da IruñeanLizarran eta Azagran. Komikia sustatzeko sorturiko Tiza elkarteak antolatuko du.

 

 

 

 

AZALAK Erakusketa

Lizarrako Fray Diego kultur etxea. Irailaren 6tik 28ra

AZALAKen, Mikel Begoñak eta Kike Infamek euskal komikiaren unerik gogoangarrienak erakutsiko dizkigute portada adierazgarrien bidez, Nafarroan eta euskaraz egindako binetei protagonismo berezia emanez.


 

HITZALDIA Egiletza eta haren eskubideak.

Kondestableko Civivoxa. Hitzaldi aretoa (Iruñea). . Irailaren 21a (19:00)
Hizlariak: Mar “Malota” (modu telematikoan), Joseba Beramendi “Xprai”, Conchi Cagide (Intangia elkartea)
Moderatzailea: Kike Infame
Antolatzailea: Euskal Irudigileak/Nafarroako Komiki Azoka.
2022ko otsailaren 11n, Madrilgo Probintzia Auzitegiak María Mar Hernández Fernández ilustratzaile valentziarrari, “Malota” ezizenez ezaguna, 16.000 euro eta interesak ordaintzera kondenatu zituen “El Hormiguero” saioaren produkzio-etxea eta Atresmedia, bere lanak dekoratu gisa baimenik gabe erabiltzeagatik. Joseba Beramendi “Exprai”-k bizi izan zuenaren antzeko kasua, izan ere, Joseba bere lana “El Intermedio” programan baimenik gabe erakusten zela ohartu zen. Haiekin eta Conchi Cagide abokatuarekin (Intangia elkarteko jabetza intelektualeko aholkularia), euren kasuei buruz eta ilustrazioaren sektorean lanen jabetza intelektualaren egungo egoerari buruz hitz egingo dugu.

Share Button