2023ko Frantziako Tourrak hiru etapa izango ditu uztailaren 1etik 3ra. Munduko bizikleta-lasterketarik gogorrena
Bilbon hasi eta Parisen amaituko da uztailaren 23an.
Tradizioa da Frantziako Tour bakoitzerako kartel bakarra egitea. Euskal Irudigileen Elkarteak deialdi bat jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak eskatuta, posterrak euskal sortzaile baten sinadura izan zezan. Lehenengo fasean sei izen aukeratu ziren euren proposamenak paper gainean jartzeko: Dani Maiz, Iñaki Landa, Aitor Aretxabaleta, Sandra Garayoa eta Raisa Álava. Horien guztien artetik Raisa Alavaren kartela aukeratu zen.