Santanderko Komikilari eta Ilustratzaile Profesionalen 1. Kongresura.

Santanderko  Komikilari eta Ilustratzaile Profesionalen 1. Kongresura.

Elkarlanean hasi gara Nexus liburu-dendarekin (Santander) eta Joker liburu-dendarekin (Bilbo), ilustrazioaren errealitatea ezagutzeko Santanderren. Horregatik, DOAKO autobus bat antolatuko dugu Komikilari eta Ilustratzaile Profesionalen 1. Kongresura joateko. Santanderren izango da datorren urriaren 22an. Kongresurako eskaera egiten duten ilustratzaileek DOAN izango dute kongresurako sarrera.

Horretarako, lehenbizi izena eman behar da info@euskalirudigileak.com helbidera idatzita, eta posta elektroniko horretan argi adierazi behar dira izen-abizenak, e-posta eta harremanetan jartzeko sakelako telefonoa.
Kongresua Magdalena Jauregian izango da, eta ekitaldian hizpide hartuko da nola garatu komikiaren munduko jarduera profesionala, horretarako egileak hurbilduz edizioan parte hartzen duten eragileengana.

Nazioarteko editoreek (Greg Lockart, DC Comics enpresako editorea) eta Estatukoek (Fernando Tarancón, Astiberri; Ricardo Esteban, Dibbuks) parte hartuko dute Kongresuan, eta baita ere komiki amerikarraren munduan finkatutako eragile zenbaitek, hala nola Edu Alpuentek eta Alberto Garridok.
Era berean, Kongresuan aukera egongo da hizketalditxo bat egiteko José Ramón Sánchezekin, Ilustrazioko Sari Nazionalaren irabazlearekin, zeinak erakusketa bat egingo baitu ilustratu dituen liburuekin; gainera, topa egingo dugu Estrella Galicia garagardoak bere 110. urteurrena ospatzeko komikiaren alde egin duen apustuagatik.

Bestalde, profesionalentzat kezkagarriak diren zenbait gai ere landuko dira, hala nola: aholkularitza fiskala (Emilio Gonzalo Mayoren eskutik), egile eskubideak aro digitalean (deloyers.com), mikromatxismoak komikietan (Carla Berrocalen eskutik), nola bizi (osasunez) komikitik (David Enebralen eskutik, zeinak Marvel Comics enpresan izandako esperientzia azalduko baitu), banaketaren munduko egiak eta gezurrak (SD distribuciones enpresako ordezkariekin), eta gorputz-jarreren hezkuntza eta lanerako teknika (Iñaki Zubizarretaren eskutik).

Izena emateko epea zabalik egongo da datorren astelehenera arte (urriak 17), gorago aipatutako helbide elektronikoan. Zuen zain egongo gara!

KARTELA

Share Button