URTEKO BATZAR NAGUSIA 2023

URTEKO BATZAR NAGUSIA 2023

NOIZ: Otsailak 4, larunbata 10:00etan
TOKIA: EUSKAL IRUDIGILEEN egoitza berrian (Atxuri 16, behea, Bilbo)

 

 

Gai zerrenda:
2022eko JARDUERAK
– Joan den urteko kontuak eta jarduerak onartzea.
– Egindako hobekuntzak:Euskararen presentzia, sareak & deialdiak

2023eko JARDUERAK
-2023ko kontuen onarpena
Ikastaro eta beketarako proposamenak bozkatzea (Proposamenak egiteko epea ireki da, urtarrilaren 29a bitartean bidal ditzakezu zure proposamenak) Gai interesgarriak: lanbiderako garrantzitsuak izan daitezkeen gaien lanketa egitea: jendaurrean hitz egitea, fiskalitatea, elkarrizketa eta lan eskaintzei begira aurkezpenak nola egin.
– Bazkideen jardueretarako proposamenak bozkatzea.
– Solasaldiak
– Irudika
– Nazioartekotze Arloa: Azokak (Bolonia, Frankfurt, FIL)
Galderak eta eskariak

Beste behin gogorazi nahi dizugu bazkide guztiek batzarrean parte hartzea ezin bestekoa dela elkarteren iraunkortasunerako. Batzarrera joateko eskubidea duten bazkideek ordezkoa bidali dezakete. Honetarako aldez aurretik, otsailaren 2an baino lehen bidali beharko diguzue baimena sinatuta email honetara [email protected].

Share Button