Violeta Lopiz 2025KO ILUSTRAZIO SARI NAZIONALA IRABAZI DU

Violeta Lopiz 2025KO ILUSTRAZIO SARI NAZIONALA IRABAZI DU

Gure Violeta Lopiz (Ibiza, 1980) Espainiako Kultura Ministerioaren Ilustrazio Sari Nazionala irabazi duela jakin dugu. @culturagob@violetalopiz

Epaimahaiak bereziki baloratu du Lópizen “sormen zabala, estilo atmosferiko eta inguratzailea, ebokazio poetiko argia duena”, bai eta proiektu bakoitza arte- eta estetika-azterketa berri bihurtzeko duen gaitasuna ere.

Epaiak azpimarratzen du Lópizen obrak “album ilustratuaren hizkuntza aberasten duela, baliabide plastikoak, grafikoak eta narratiboak ustiatzen dituen joko baten bidez”.

Violeta gurekin egon zen Irudika 2022ko Gasteizko edizioan, Estatu Batuak herrialde gonbidatu izan zenean eta hitzaldi zoragarri bat oparitu zigun Enchanted Lion argitaletxearekin batera.Iaz, 2024an, Irudika Filustran parte hartu zuen, Guadalajarako FILen Mexikoko edizioan, “Ilustrar lo rural, ilustrar la Ciudad” mahai-inguruan.Izan ere, beti oparitu dizkigu atmosferak eta basoak. Hiriak eta teilatuak, mendiak, animaliak eta zerumugak.

Eskerrik asko Violeta.
Zure ilustrazio bakoitzarekin amets egiten laguntzeagatik.

Merezitako saria, zalantzarik gabe.🩵
EUSKAL IRUDIGILEAK elkartetik oihukatu besterik ezin dugu egin ZORIONAK bihotzez!!! 

Share Button