2026KO BEKAK-MINTEGIA-Pep Carrió

11/06/2026 2026KO BEKAK-MINTEGIA-Pep Carrió

Urtero bezala, Euskal Irudigileen elkarteak bere bekak plazaratzen ditu. 10 bekadun plaza irekiko ditugu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik.
BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea.
Bidali maiatzaren 20a 23:59ak baino lehen [email protected] helbidera oinarrietan eskatzen diren dokumentuak.
Ekainaren 5ean, bekadunen zerrenda argitaratuko dugu gure euskalirudigileak.com webgunean, eta posta elektronikoz jarriko gara harremanetan hautatuekin. Bekek bekaren onarpena berretsi beharko diguten eguna. Aurten, Batzar Orokorrean erabaki bezala,  Pep Carrió izango dugu gurekin.



Egunak: 2026eko ekainaren 11a eta 12a
Lekua: Euskal Irudigileak elkartearen egoitza. Atxuri, 16. Bilbo, Bizkaia
Ordutegia: ostegunean 10:00 -13:30 / 15:30 – 18:30. Ostiralean 9:30 -13:00 / 16:00-18:30
Hitzaldi irekia: OSTEGUNEAN, hilaren 11n, arratsaldeko 19:30ean, hitzaldi irekia izango da libreria ANTI liburudendan.



BITXIKERIEN KABINETEA
Irudiak sortzeko tailerra Pep Carriórekin.
Aurkezpena: Non jaiotzen dira irudiak, zergatik maite ditugu bildumak, zergatik deskubritu behar dugu ezkutuan dagoena?

“Bitxikerien kabinetea”

Sormen prozesuari eta irudien sorkuntzari buruzko tailerra da. Bidaia bat, jolas bat, proiektu partekatu bat, zeinean denok murgilduko garen eta non gutako bakoitzak bere irudiak egingo dituen bilduma paregabea sortzeko, ondoren irudiak nola jaiotzen diren aztertzeko eta hausnartzeko balioko diguna. Hitza, tipografia, aurkitutako irudia, collagea, marrazkia, teknika guztiek balio dute… esperimentu honetan dena erabil daiteke.

“Bitakora-koaderno” hau formatu komun batetik abiatuta sortuko dugu, museo berezi honetarako sortzen ditugun irudiak edizio batean jaso ahal izateko.

Norentzat.
Sorkuntzaren, irudiaren, edizioen, berezitasunaren zale guztiak. Hau ez da tekniken tailer bat, irudimenari gure baitan ezkutatuta zeuden irudien eta hitzen bila bidaiatzen uzteko topaketa da. Irudigileak, diseinatzaileak eta jakin-mina dutenak parte hartzera gonbidatuta daude.

Sarrera.
“Bitxikerien kabinetea” ekimenak sorkuntzaren bidaiaz hausnartzen du, eta nola honek kartografia bakarra markatzen duen. Ibilaldi laburra bitxikerien kabineteen munduan zehar,  hauek artista ezberdinen lanean nola eragin duten ikusteko. Gure proiektuaren planteamendua, non denborak, materialak eta gure proposamenak erreproduzitzeko moduak definituko ditugun.

Prozesua.
Gure bidaiari ekingo diogu, esploratu gabeko lurraldeetara eramango gaituen ibilbidea burutuko dugu eta leku horietako bakoitzak irudi paregabea eskainiko digu, parte-hartzaile bakoitzak gure espedizioari emango diona. Proiektuan lan egiten dugu, ideiak, zirriborroak partekatzen ditugu, proposamenak aztertzen, garatzen, eraikitzen ditugu…

Materialak.
Parte-hartzaileek eroso erabiltzen eta normalean lantzen dituzten materialak.
Kartulina_ A3, A2
Kutterra, guraizeak, itsasgarri-barrak…
Kolorezko paperak
Ilustratzeko materiala: arkatzak, pintzelak, errotuladoreak, etab.
Abezedario-tanpoiak
Ebakitzeko tipografiak
Esku-hartzeko liburu zaharrak
Mapak, atlasak, entziklopediak.
Bakoitzak irudiak sortzeko ekarri nahi duen guztia.

Proiektuaren memoria.

Sortze-prozesua pdf dokumentu batean dokumentatuko da, parte-hartzaile bakoitzak proiektu kolektiboaren memoria izan dezan.

OINARRIAK

ERANTSIA

Share Button