Donostian murala egiteko express deialdia

19/05/2021 Donostian murala egiteko express deialdia

Atica7 dekoratzaile estudioak ilustratzaile bat behar du, Donostiako alde zaharrean egiten ari diren taberna baten eraberritzean denbora luzerako mantenduko den mural bat egiteko. Deialdi honek aukera ematen digu, oinarrizko praktika on batekin, elkarteko ilustratzaile baten lana ikusarazteko.

Tabernan bertan horma-irudi bat egin beharko du, 2,5 x 2,5 metroko 3 paneletan seguraski azulejatuak egongo direnak. Hautatutako pertsonak estudioarekin batera garatutako horma-irudi proposamen bat aurkeztuko du, eta lehenengoa onartzen ez badu, gehienez 3 proposamen

Baldintzak: Euskal Irudigileak elkarteko kide izatea.
Aurkeztu beharreko dokumentua: 3 eta 5 ilustrazio arteko dosierra, izen-abizenak, NAN elektronikoa eta harremanetarako telefonoa dituena.
Ordainsaria: Gutxienez 1.200 €-ko ordainketa, eta gehienez 1.500 €-ko aurrekontua, bezeroarekin zehaztu beharrekoa. Zenbateko horretan sartzen dira materialak, joan-etorriak eta bestelako gastuak.
Epeak: dosierrak entregatzea maiatzaren 19ko 23:59 arte.
Maiatzaren 20an, dekorazio-estudioak erabakiko du nor izango den irabazlea eta 20: 00ak baino lehen jakinaraziko du.
Murala egitea: Maiatza amaiera ekaina hasiera aldera.
BIDALI FORMATU DIGITALEAN
info@euskalirudigileak.com-era.
** Atica7k emandako irudiak gehitzen ditugu, interesatzen zaienaren ideia bat egiteko
Share Button