Euskal Irudigileak elkartearen 2021eko bekak – Deialdia zabalik LA MIRADA INFINITA, Pablo Alborekin

Euskal Irudigileak elkartearen 2021eko bekak – Deialdia zabalik LA MIRADA INFINITA, Pablo Alborekin
Urtero bezala, Euskal Irudigileak elkarteak abian jarri ditu bere bekak, eta iazko salbuespenen ondoren, 2021ean presentzialtasunaren balioa aldarrikatuko dugu, betiere osasun baldintzek uzten badigute.  Bekadun 10 plaza eskaintzen ditugu, non prestakuntzaz gain, Euskal Irudigileak elkarteak 120€ gordineko gastu-poltsa bat emango dio aukeratutako ikasle bakoitzari.
BEKA hauetan parte hartzeko ez dago zertan izan Euskal Irudigileak elkarteko bazkide.
Bidali maiatzaren 20ko 23:59ak baino lehen, info@euskalirudigileak.com helbidera, bost irudiz osatutako portfolio bat, biografia txiki bat, zure arrazoiak azaltzeko gutun bat eta zurekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa eta telefonoa.Maiatzaren 27an argitaratuko dugu bekadunen zerrenda gure web orrian (euskalirudigileak.com) eta posta elektronikoz jarriko gara harremanetan aukeratutakoekin. Egun horretan bertan baieztatu beharko dute beka onartzen duten ala ez. Aurten, Batzarrean erabaki bezala, gurekin izango dugu Pablo Albo (http://www.pabloalbo.com/).
Datak: 2021eko ekainaren 3an eta 4an. osteguna eta ostirala
Tokia:BilbaoArte Fundazioa Urazurrutia Kalea, 32, Bilbo, Bizkaia
Ordutegia: ostegunean 9:30 -13:30 / 16:00 – 19:00- ostiralean 09:30-14:30
Hitzaldi irekia: ostiralean, ekainak 4, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara. Bilbaoarte fundazioko Kristalezko Patioan. Edukiera mugatua denez, inskripzio-ordena zorrotzean erantzungo zaie eskaerei. Sarrera librea, aldez aurretik erreserbatuta. Hau telefonoz egingo da (Tel.: 94 415 50 97) proiekzioaren egun berean, 9:00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.
A MIRADA INFINITA
 Nola idatzi haurrentzako ipuinak barruan ume bat izan gabe
Paper zuri bat, sortua izateko zain dagoen unibertso bat da.
Lehen hitza tintaz tatuatzean agertzen den mundu berri bat.
Idazleak erabakitzen du nolakoa den bere mundua, nor bizi den eta zer gertatzen den bertan.
Istorio bat idaztea da unibertsoaren jabe izatearen plazera sentitzea.
Ipuin bat asmatzea askatasun ariketa bat bada, haur literatura egitean muga guztiak desagertzen dira. Iritsi gaitezke unibertsoaren bazter urrunenetara eta begiratu zer dagoen bestaldean, edo arakatu gure oinen azpian dagoen lurra edo bonbilla bat planeta bihurtu oso hurbiletik begiratuta.  Sar gaitezke ere auzokoaren etxean, begira geratu kalean dabilen katu bati edo ogi-mamur bat herrestan daraman inurri bati.
Argi dago hain toki desberdinetan arrisku ezezagunak izan ditzakegula zain. Idaztea orobat da biluztea gauza eta jende ezezagunen aurrean, eta aurre egitea zalantza, zarata edo etsipena bezalako munstro eta mamuei. Bakarrik adoretsuenak iritsiko dira portura. Arkatz bat hartzen duenak ekaitz bat pizten du… eta sorrarazten. Bakarrik inozoak geratuko dira hori egin gabe.EDUKIA
Ipuin bat idazteko barrena beteta behar dugu. Salbuespenak salbuespen, istorio on bat ez da idazten eserialdi bakar batean.  Batek aztertu egiten du, imajinatu, sortu… eta horrela betetzen da saskia ia oharkabean. Asmoa izango da buruak ernaltzea eta jaki-tokian pertsonaia, eszenatoki eta egoera haziak pilatzea, horietatik erne daitezen istorioak, hots, hari emankorrak, haietatik tira egiteko. Tailer honen helburua da geure burua ideia onez betetzea, gero euren kabuz etor daitezen idaztean, kruasanari hozka egitean ateratzen  den txokolatea bezala.
Hortik hasita, gure lana zorroztuko dugu ikusteko zein diren sormenezko bideak eta zeintzuk dauden sobera ibilita, haietan ez erortzeko igarri gabe. Baina, jakina, ezer baino lehen bizioz eta maltzurkeriaz hustu behar dugu geure burua. Solas egingo dugu behin eta berriro egingo ditugun idazketa traketsez eta barre egingo diegu gure akatsei.
Tailer honetan istorio txundigarri eta liluragarriak sortu nahi ditugu, hotz utziko ez gaituztenak, dibertituko gaituztenak, ukituko gaituztenak. Nola haur literatura landuko dugun, haurren unibertso imajinarioko elementuak eta arauak erabiliko ditugu (baina  hartz txikirik eta ortzadarrik gabe). Kontua ez da ipuinak “aprobetxatzea” baloreak transmititzeko, emozioak ulertzeko, hezteko edo gauzak ikasteko. Metodologia praktikoa izango da funtsean. Taldean biziko dugu ipuin bat hutsetik sortzeko prozesua. Eta bidean hizketan eta teorizatzen arituko gara. Ariketa burutsuak eta katxondeozko jolasak egingo ditugu.
Share Button