EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN BEKAK ETA IKASTAROAK 2020

EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN BEKAK ETA IKASTAROAK 2020

ABE 2 – 19:00
EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN BEKAK ETA IKASTAROAK

Urtero bezala, Euskal Irudigileak elkarteak martxan jarri ditu bere ikastaroak eta bekak, baina 2020 honetan ezingo dira egin aurrez aurreko prestakuntza-saioak. Horregatik, eta nola bekekin egonaldi eta joan-etorri gastuen zati bat ordaintzen zen, erabaki dugu bekak eta ikastaroak elkartzea eta onlineko bi masterclass antolatzea prestakuntza bekadun bezala.
16 plaza bekadun eskainiko ditugu (bakoitzak 100€ jasoko ditu), prestakuntza-saioetan parte hartu ahal izateko eta sektoreari laguntzeko.
Gainera, masterclass direlakoen plazak ugarituko ditugu, 50eraino, 34 plaza gehiago izango direlarik gaiari buruzko interesa duten Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat.
Prestakuntza-saioak dohainik dira eta izen-emateak iritsi ahala onartuko dira.
Zoom plataforma erabiliko dugu, eta inskribatu direnei pasahitz bana emango diegu saioan sartzeko.

BEKA hauetan parte hartzeko ez dago zertan izan Euskal Irudigileak elkarteko bazkide. Bidali azaroaren 24ko 23:59ak baino lehen, [email protected] helbidera, bost irudiz osatutako portfolio bat, biografia txiki bat, eta zurekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa eta telefonoa.
Hilaren 27an jakinaraziko dugu, euskalirudigileak.com webgunean eta posta elektronikoz, beka jaso duten pertsonen zerrenda eta hautatuek egun horretan bertan baieztatu beharko dute beka onartzen dutela.

ILUSTRAZIOA, ARTEA ETA AZOKAK.
Nola mugitu zure lana eta nola txertatu arlo desberdinetan.

Raisa Alava (Zuaza, 1990). Artista eta ilustratzailea. Gaur egun, prentsan, editorialen munduan eta hainbat musika zigilutan lan egiten du. Arte Ederretako ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta Bartzelonako ELISAVA zentroan. Bilbon bizi da, eta jaso dituen beken artean aipatzekoak dira egonaldi hauek: AirWro (Polonia), Irudikaren Maison des Auteurs (Angoulême), Artium-en Eskualdeak, eta une honetan Bilbaoarte zentroan egiten ari dena. Bere erakusketen artean aipagarriak dira: «Si aparezco aparezco/ momentuz ez» Errekalde aretoan, Bizkaiko Foru

Share Button