
ZORROZGAILU lan taldea
Proposatutako lehen lan-taldea aurkezten dizuegu: Zorrozgailu, LGTBIQ+ ilustratzaile talde bat, eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Gaur egun, inoiz baino gehiago, adierazpen-askatasuna hainbat pertsonaren aurkako gorrotoa zabaltzeko modu bihurtu da. Hori dela eta, Zorrozgailu sortzea bururatu zaigu, ilustrazioari eta LGTBIQ+ komunitateari buruz lantzen ez diren gaiak jorratzea helburu duen taldea. Ziur intolerantzia adibide batzuekin topo egin […]

EUSKAL ILISTRAZIOA MAHI INGURUA
Euskal Ilustrazioa Ana G. Lartitegui | Iban Barrenetxea | Miren Asiain Lora | Kike Infame Ekainak 16 19:00etan. Euskal Irudigileak YouTube. Azken hamarkadetan euskal ilustrazioak bilakaera izan du. Hasieran oso lotuta zegoen material didaktikoekin, baina gaur egun hazi egin da, egileen kezkak ere erakusteko. Euskadi Ilustrazio Sariak aldaketa horren lekuko izan dira. Ana G. LARTITEGUI […]

CHAR-LEE MITOrekin HITZALDIA
Ilustratzailea, diseinatzailea, musikaria, dinamizatzailea… Char-Lee Mitoren ibilbidea ezagutu eta twerking-ek bere bizitza nola hondatu zuen kontatuko digu. Datorren asteazkenean, ekainaren 2an, 19:45ean, sortzailearekin bere lanaz eta egoerez hitz egingo dugu… ZUZENEAN, Anti Liburudendan (eta streaming bidez, Anti-Liburudendako YouTube kanalean). Edukiera mugatua. Ezinbestekoa adabakia eramatea!

Donostian murala egiteko express deialdia
Atica7 dekoratzaile estudioak ilustratzaile bat behar du, Donostiako alde zaharrean egiten ari diren taberna baten eraberritzean denbora luzerako mantenduko den mural bat egiteko. Deialdi honek aukera ematen digu, oinarrizko praktika on batekin, elkarteko ilustratzaile baten lana ikusarazteko. Tabernan bertan horma-irudi bat egin beharko du, 2,5 x 2,5 metroko 3 paneletan seguraski azulejatuak egongo direnak. Hautatutako […]

Solasaldia Maite Gurrutxagarekin
Datorren asteartean, hilaren 18ean euskarazko saioei hasiera emateko Maite Gurrutxaga irudigilea izango dugu gure artean. Gure ogibide honetaz, baita prekarietateaz, gure lanarekiko dugun maitasunaz eta beste hamaika kontuz arituko gara Euskal Irudigileak YouTube kanalean zuzenean, arratsaldeko 19etan.

Euskal Irudigileak elkartearen 2021eko bekak – Deialdia zabalik LA MIRADA INFINITA, Pablo Alborekin
Urtero bezala, Euskal Irudigileak elkarteak abian jarri ditu bere bekak, eta iazko salbuespenen ondoren, 2021ean presentzialtasunaren balioa aldarrikatuko dugu, betiere osasun baldintzek uzten badigute. Bekadun 10 plaza eskaintzen ditugu, non prestakuntzaz gain, Euskal Irudigileak elkarteak 120€ gordineko gastu-poltsa bat emango dio aukeratutako ikasle bakoitzari. BEKA hauetan parte hartzeko ez dago zertan izan Euskal Irudigileak elkarteko bazkide. […]

AHOLKULARITZA JURASIKOAK
Azken urteetan elkarteko hainbat bazkideren zalantza eta eskaera ezberdinei erantzuteko sortu dira jardunaldi hauek. Jardunaldi hauetan proposatutako gai ezberdinen inguruan duten esperientzia elkar banatzeko denbora tarte bat eskainiko digute, Badakigu batzuk aspalditik feedback hau jasotzeko zain zaudetela. Jasotako zalantza guztiei erantzuteko formula bat bilatu behar izan dugu, bazkide boluntarioen denbora kontuan hartuta. PARTE HARTZEKO Elkarteko kide izatea […]

HITZALDI KONFINATUAK: Apirilak 14. IRUDIKA MURGILKETAK 2021.
Konfinamenduaren esperientzia oso desberdina izan da pertsona bakoitzarentzat. Proiektuak, batzuetan, bertan behera geratu dira, berreskuratzeko datarik gabe, beste batzuetan hazi egin dira, eraldatu, aurre egin behar dioten errealitateari egokitzeko. Sabrina Perezek eta Miguel Ramalek 2021ean Irudikako Murgilketan izandako esperientzia kontatuko digute gure Youtubeko kanalean datorren asteazkenean, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan. Zuzenean izango da, har ezazu […]

HITZALDI KONFINATUAK: Otsailak 11. ELÍAS TAÑOREKIN SOLASEAN
Ilustratzailea, muralgilea, fantzinelaria, ilustrazioan aktibista… Elías Tañok bere haragitan bizitu zuen zentsura, Altsasu kasuari buruzko bere orma-pintura ezabatu zutenean. Datorren ostegunean, otsailaren 11ean, 19:00an Tañorekin mintzatuko gara, bere lanaz eta beste hamaika kontuz Euskal Irudigileon YouTubeko kanalean. Zuzenean izango da, har ezazu parte txatean.

Solasaldia Danimaizekin
Askorentzat Danimaiz Elkartearen sortzailea izateagatik da ezaguna, baina marrazkilari polifazetikoa ere bada, sektore desberdineko erronkei aurre egin dionak. Amerikako abenturatik hasi, eta gaur egun bizi den Berlinetik, merkatu ezberdinetan lan egiteko moduei buruz hitz egingo digu egileak. Abenduaren 23an, arratsaldeko 18:30etan, gure YouTubeko kanalean Zuzeneko emanaldia. Parte hartu txatean.