Berriak

#itzaladikulturala

#itzaladikulturala

Apirilaren 10ean eta 11an Euskal Irudigileak #itzalaldikulturala ekimenera batuko da. #kulturaministroak egindako adierazpenen ondoren kultura sektorea babestuko duten #neurriak eskatzeko garaia da. Horregatik, 48 orduko #grebakulturala.

INKESTA COVID 19: NOLA ERAGITEN DIO ILUSTRAZIOAREN SEKTOREARI

INKESTA COVID 19: NOLA ERAGITEN DIO ILUSTRAZIOAREN SEKTOREARI

Oso garrantzitsua da galdera hauek erantzuten laguntzea. Badakigu agian pixkat luzea dela eta nagikeria eman diezagukeela betetzea, konponbideak eskatu ahal izateko, hau da datuak lortzeko orain daukagun modu bakarra. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin batera ari gara lanean, krisi honen aurrean egileek dituzten beharrei buruzko txosten bat egiteko, eta ahalegindu azaltzen nola eragingo digun geldialdi honek […]

EUSKAL IRUDIGILEEN bulego fisikoa, koronabirus izurria dela eta, itxita egongo da

EUSKAL IRUDIGILEEN bulego fisikoa, koronabirus izurria dela eta, itxita egongo da

OHARRA EUSKAL IRUDIGILEEN bulego fisikoa, koronabirus izurria dela eta, itxita egongo da Agintari eskudunek koronabirusaren hedapena geldiarazteko emandako jarraibideei jarraituz, EUSKAL IRUDIGILEAK itxita egongo da eta elkarteko jarduera bertan behera utziko ditu, beste abisu bat eman arte. Gaurtik aurrera eta berriro abisatu arte bulego fisikoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu prebentzio neurriak kontuan hartuz. Hala ere gure […]

BERTAN BEHERA GELDITU DA 2020ko BOLOGNAKO HAUR ETA GAZTEEN LIBURU AZOKA.

BERTAN BEHERA GELDITU DA 2020ko BOLOGNAKO HAUR ETA GAZTEEN LIBURU AZOKA.

Italiako koronabirus epidemiaren egoerak azoka bertan behera uztera behartu du Maiatzaren 4tik 7ra egin behar zen. 57. edizioa, azkenik, 2021eko apirilaren 12tik 15era izango da, proiektu berriekin. Besarkada bero bat Italiako BCBF ekitaldian dauzkagun adiskide guztiei

GARRANTZITSUA – Maiatzerarte atzeratu da Boloniako azoka

GARRANTZITSUA – Maiatzerarte atzeratu da Boloniako azoka

Atzo Jakinarazi zuten Boloniako azoka 2020ko maiatzaren 4tik 7ra atzeratzen dutela. Azpian azokaren komunikazioa ikusiko duzue. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu. AVVISO A TUTTI GLI ESPOSITORI E VISITATORI Informiamo i nostri Espositori e Visitatori che, a causa dell’emergenza COVID-19 Coronavirus, Bologna Children’s Book Fair viene posticipata alle date lunedì 4 – giovedì 7 maggio 2020. Nelle prossime […]

IRUDI SORKUNTZA 2020

IRUDI SORKUNTZA 2020

IRUDI SORKUNTZA (2020) dirulaguntzen deialdia iadanik argitaratu da EHAAn. Bi lerro daude: 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko baten ilustrazioak sortzeko. https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1047005 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu baten ilustrazioak sortzeko. https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1047306 Eskaerak aurkezteko azken eguna martxoaren 10a da.

IRUDIKA Egonaldiak

IRUDIKA Egonaldiak

Irudikak nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak ilustrazio eta animazio  diziplinetarako egonaldi-programa osatuko duten lanak iragarriko ditu datorren otsailaren 6an, ostegunean. Araiz Mesanza ilustratzaile eta Raquel Meyers artista Vitoria-Gasteizko ZAS Espazioan egongo dira beren lanaz eta Angulemako Maison des Auteurs eta Bilbaoarte artean datozen bi hilabetetarako dituzten helburuez hitz egiteko. Otsailak 6 Osteguna IRUDIKA EGONALDI ARTISTIKOAK 2020 […]

MAZOKA. Marrazki & ilustrazio azoka 2019

MAZOKA. Marrazki & ilustrazio azoka 2019

Marrazki eta Ilustrazio Azokaren V. edizioa abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da. Edizio berria Gasteizen barrena zabaltzen ari da, eta MONTEHERSO kulturuneko ur biltegiaz gain, Alde Zaharreko beste hainbat eremu ikoniko eta historiko hartuko ditu: Goiuri jauregia, Bibat museoa, Zuloa, Mara-Mara liburu denda eta The Garage aretoa, besteak beste. Azoka hasi aurretik, abenduaren 19an, […]

BIKO-TEKA. ILUSTRAZIO ETA NARRAZIOGINTZA TAILERRA

BIKO-TEKA. ILUSTRAZIO ETA NARRAZIOGINTZA TAILERRA

Iruñeko Udalak Galtzagorri elkartearekin lankidetzan “BIKO-TEKA” liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren hirugarren edizioa burutuko du Iruñean 2020ko urtarrilaren 28tik otsailaren 1era. Tailerraren xede nagusia haurrentzako euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da. Lau egun eta erdiko tailerra Iruñeko Descalzos Kaleko Igogailuaren ondoko udal aretoan (56. Zenbakia, 2. solairua) egingo da. […]

BALA Bilboko Arte Liburu Azoka 2019

BALA Bilboko Arte Liburu Azoka 2019

BALAren 7.en edizioa, Bilboko Arte Liburu Azoka. Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka. Gainera, Bilboko Arte Liburu Azokak plataforma izan nahi du euskal eremuko edizio independentearen munduan goraka doazen jardunbideentzat, euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatzeko (liburuak, katalogoak, autoedizioak, argitalpen originalak edo fanzineak) eta elkarrizketarako gunea sortzeko. […]