Berriak

Alizia Herrialde Miresgarrian Erakusketa Galdakaon

Alizia Herrialde Miresgarrian Erakusketa Galdakaon

Aurtengo ahoz-ahozko Galdakaoko Azokak (Abenduaren 15etik 21era) hainbat nobedade dakaz. Euretako bat, Lewis Carroll idazle britaniarraren Alizia Herrialde Miresgarrian izeneko obraren lehenengo edizinoaren 150. urteurrena igaz bete zan ezkero, aukera paregabea dala eretxi deutsagu horren zabalkundea egiteko. Izan be, Euskal Herrian lehenengoz egingo dan erakusketa garrantzitsu bat egingo da Galdakaon, Gandasegi Herri Ikastetxeko areto nagusian. […]

BALA, Bilboko Arte Liburu Azoka

BALA, Bilboko Arte Liburu Azoka

Bilboko Arte Liburu Azokaren laugarren edizioa 2016ko abenduaren 16an, 17an eta 18an egingo da Bilbon. Aleak erakusteko eta saltzeko standak, hitzaldiak, aurkezpenak eta lantegiak. Standen ordutegia: 11:00etatik 21:00etara. Informazio gehiago hemen

ILUSTRATZAILEAREN TXOKOA: UNAI ZOCO

ILUSTRATZAILEAREN TXOKOA: UNAI ZOCO

Hiru hilabetez behin, irudigile baten lanak hartzen ditu Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Unai Zocoren txanda da. Abenduaren 15(e)tik Martxoaren 19(e)ra Aiete Kultur Etxean, Donostin. Txokoan artista honen lanak erakutsiko dira orokorrean: liburuetako ilustrazioak, komiki tirak, karikaturak, egutegiak eta abar. Baita liburuak, objektuak eta zirriborroak ere. Guzti hauek ilustratzailearen barruko mundua islatzen dutelarik. Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30. […]

MAZOKA, Ilustrazio eta Marrazkiaren II. Azoka

MAZOKA, Ilustrazio eta Marrazkiaren II. Azoka

Jaialdi grafiko eta ikusizko hau ARABAKO ILUSTRAPADOSek antolatua da eta 2016ko abenduaren 16an, 17an eta 18an izango da Gasteizko Erdi Aroko almendraren gainaldean dagoen garai bateko ur biltegian. Informazio gehiago: ilustrapados.org.

«EL OBJETO LIBRO»ren AURKEZPENA BILBON

«EL OBJETO LIBRO»ren AURKEZPENA BILBON

Noiz: Azaroaren 24an Non: Louise Michel Liburuak (El cano 27, 48008 Bilbo) Ordutegia: 19:00 y 20:00

ElBalanzin12

ElBalanzin12

Getxoko XV. Komiki Azoka 2016ko azaroaren 18an, 19an eta 20an Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bilduko ditu. Azokaren ordutegia honako hau izango da: Goizez, 11:00etatik 14:30etara. Arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara (igandean, 20:00etara arte) Hona hemen aurkesten dizuegu urteroko Getxoko […]

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2016

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2016

Mikel Casal (Donostia, 1965) ‘Así es la dictadura’ lanagatik ilustrazio saria irabazi du . Epaimahaiak bere lanari buruz hau azpimarratu du bereiziki: “Prentsako autore bezala duen dibulgazio-gaitasuna aprobetxatu du, eta baliabide espresiboak haurrentzako album-formatura egokitzen jakin du. Ilustrazioek, 70eko hamarkadako herentzia grafikoa oinarri hartuta, ederki erakusten dute zer garaitan kokatzen den testua”. ZORIONAK MIKEL!!!

Beken ebazpena Nicolai Troshinsky-en ilustrazio Mintegirako

Erabakia, 2016ko urriaren 10a Deialdi honetara aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eraketa bekak, hurrengo eskatzaleei ematen zaizkiela jakin arazte du: Ruth Juan Yolanda Mosquera Josune Urrutia Anabela Turlione Jesus Sotes Alex Fernandez Angel Remirez Janire Orduna Bekari uko egitekotan, onuradunak, orden hau jarraituz, honako hauek izango lirateke: Irati Eguren Iñigo Goicoechea […]

Santanderko Komikilari eta Ilustratzaile Profesionalen 1. Kongresura.

Santanderko  Komikilari eta Ilustratzaile Profesionalen 1. Kongresura.

Elkarlanean hasi gara Nexus liburu-dendarekin (Santander) eta Joker liburu-dendarekin (Bilbo), ilustrazioaren errealitatea ezagutzeko Santanderren. Horregatik, DOAKO autobus bat antolatuko dugu Komikilari eta Ilustratzaile Profesionalen 1. Kongresura joateko. Santanderren izango da datorren urriaren 22an. Kongresurako eskaera egiten duten ilustratzaileek DOAN izango dute kongresurako sarrera. Horretarako, lehenbizi izena eman behar da [email protected] helbidera idatzita, eta posta elektroniko […]

BALA 2016

BALA 2016

BALA 2016 BADATOR!!!!! Ohiko formatoen gainetik dauden eta esperimentazio artistikoan barrena doazen edizio aukerentzako azoka da BALA, besteak beste. Abenduaren 16tik 18ra, BILBON Izena emateko eguna Urriaren 20an amaitzen da.