BASURI KOMIK. Hitzaldia Fernando Taranconekin

Fernando Taranconen hitzaldia “Astiberri, pasado y futuro de la editorial”, bihar maitzak 9 arratsaldeko 19:00etan izango da Basauriko Ariz Dorretxean. Moderatzailea Infame & Co.
Peru Abarka 2013

Peru Abarka 2013 Ilustratzaileentzako epea zabalik, lanak ekainaren 21a arte aurkezteko denbora izango dute. Album lehiaketa bitan banatzen da, lehenengo narrazioen txanda izaten da eta behin narrazio irabazlea aukeratutakoan, ilustratzaileon txanda hasten da. Aurtengo irabaslea Ekhiñe Egigurenen “Pashmina gorria” izan da. Hemen oinarriak Hemen ilustratu beharreko ipuina
ILUSTRAFIC, orrialdetik kanpo.
Ekainaren 19tik 21ra, Valentzian ospatuko da ILUSTRAFIC, Nazioarteko Ilustrazio, arte eta ikusizko kultur arloko I kongresua. Tokia/Lekua: Arte Ederretako Fakultatean, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa. Egunak: 2013.urteko Ekainaren 19,20 eta 21an. * Aldez aurreko ordainketa: Otsailaren 1tik Apirilaren 30ra. – Ikasleak/ APIV/ADCV-ko kideak/ bestelako erakundeak 90€. – Profesional eta publikoak orokorrean 140€ * Ordainketa arrunta: – Ikasleak/ […]
A la Orilla del Viento liburu ilustratuaren XVII. Lehiaketa
Kultura Ekonomikoaren Funtsak “A la orilla del viento” liburu ilustratuaren XVII. lehiaketa iragartzen du, gaztelaniazko albun argitaragabekoentzako. Epea 2012ko abuztuaren 30ean bukatzen da. Kontsultatu oinarriak hemen.
EurHope lehiaketa, etorkizuneko irudiak
Epea 2013ko Apirilaren 2an bukatzen da. Informazio gehiago hemen.
Eider Eibarren erakusketa “Ilustratzailearen txokoan”
2012ko urrian, Donostiako Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen txokoa zabaldu zen, Iban Barrenetxea ilustratzailearen eskutik, hain zuzen. Proiektu berri hau Donostia Kulturaren eta Galtzagorri elkartearen arteko lankidetzari esker jarri da martxan. Eider Eibaren lanak egongo dira ikusgai maiatzaren 12arte eta maiatzaren 15etik irailaren 15ra, Elena Odriozolarenak.
BASAURI KOMIK 2013
2013ko Udaberriko ekitaldiak: – Martxoaren 31n GANORABAKO KOMIKI LEHIAKETAn parte hartzeko epea amaitzen da. – Martxoaren 6an 19:00etan ARIZKO DORRETXEAn hitzaldia: ROBER GARAY: ” DEL COMIC ARTE BRUTO” moderatzailea: INFAME & Co. – Apirilaren 28an BASAURI KOMIK AZOKA (bigarren eskuko, okasio, bildumazaleen eta auto-argiratutako komiki azoka) ARIZKO DORRETXEAN. – Maiatzaren 2tik 30era POZOKOETXE KULTUR ETXEAn erakusketa:”GANORABAKO […]
Compostela Nazioarteko VI. Sariaren Deialdia
Santiago de Compostelako Udalaren Hezkuntza Departamentuak, Kalandraka argitaletxearekin batean, album irudidunak egiteko ”COMPOSTELA” nazioarteko VI. Sarirako deia egiten du. Lanak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 1ean itxiko da. Oinarriak hemen
AOI Ilustrazio Sariak 2013
Britaniar Ilustratzaile Elkarteak (AOI) urteroko lehiaketa ospatuko du eta aurten lehenengo aldiz nazioarte eremura zabaltzen da. Somerset House terrazan, zortzi kategoria bakoitzeko(Publizitatea, liburuak, Umeentzako liburuak, diseñua, komunikazio erabide berriak, edizioa, norbankoaren sustapena eta talentu berriak) dagozkien urre, zilar eta brontze sariak emango zaizkie. 2013.ko otsailaren 28an epea bukatzen da. Informazio gehiago hemen.
HAURRENDAKO ALBUNAK SORTZEKO ETXEPARE LITERATUR SARIAK 2013
Etxepare sariaren VII. ediziorako lanak aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 31an itxiko da . Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahalko dira eta proposamenak albumaren ezaugarriak izango ditu: hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du. Sari […]