EUSKAL LIBURUAREN GAUA 2013

EUSKAL LIBURUAREN GAUA 2013

Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Elkarteak atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Euskal Liburuaren Gaua ekitaldira.
Abenduaren 19an izango da, ostegunarekin, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan, 19:00etan.
Ekitaldian, 2013ko dabilen elea saria emango da, euskal liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.
Amaieran kopatxo bat eskainiko da.

Etortzeko asmorik izanez gero, jakinarazi, mesedez, abenduaren 13rako: 943 276 999, [email protected] helbidera idatziz, edo zuzenean hemen.
Euskal liburugintzaren eta kulturgintzaren baitako ospakizun honetan gurekin bat egingo duzulakoan, adiorik ez.

Share Button