VALLADOLID ILUSTRANDO 2017
Aurten Valladolid Ilustrando, Nazioarteko Ilustratzaileen Topaketa, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo dira, Valladoliden dagoen LAVA- Laboratorio de las Artesen. Hainbat jarduera antolatuta dituzte.
BasauriKOMIK Azoka 2017
ERAKUSKETAK: Maiatzaren 8tik ekainaren 9ra “GANORABAKO 2017” Basauriko Komiki Lehiaketaren lan irabazleen erakusketa POZOKOETXE KULTUR ETXEAn BASAURI KOMIK AZOKA (Bigarren eskuko, aukerako, bildumazaleentzako eta auto-argitaratutako komiki azoka) 2017ko apirilaren 30ean ARIZKO DORRETXEAn. PIRATEANDO tailerra, ipuin kontaketa eta musika zuzenean, Sergio Cardoso, Mamen eta Kike Mtz-Intxaustirekin. 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat.Arratsaldeko 17:30etan. Dohainik.
Katsuma Komagataren hitzaldia
Katsuma Komagata ilustratzaileak hitzaldia emango du. Martxoaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan BilbaoArten kristalesko patioan. Sarrera dohain izango da
35 Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azoka
FICOMIC, Bartzelonako Komiki Azokak, aurtengo 35. edizioan ateak arinau zabalik izango ditu. Martxoaren 30etik Apririlaren 2ra bitartean egingo da. Euskal Irudigile elkarteko bazkideek akreditazioa lortu dezakezue NANa aurkeztuz.
Expo Begoña Durruty (2017 MAR 22 – EKA 11)
Hiru hilabetez behin, irudigile baten lanak hartzen ditu Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Begoña Durrutyren txanda da. Begoña Durrutyk zirriborrogile eta sortzaile gisa definitzen du bere burua. Esparru horretan hamaika lan ezberdin egin ditu, grabatuak, tintak eta oleo andana ditu sortuak. Ilustrazioaren esparruan haurrentzako hiru liburu ilustratu ditu: “Mozoloaren bakardadea”, “Sekretuaren lapurrak” eta “Mitxitxi Marriau”, hirurak Erein […]
Bratislavako Biurtekora
Aitziber Alonso, Leire Salaberria, Jokin Mitxelena, Maite Gurrutxaga eta Eider Eibarren lanak hautatu ditu OEPLIk, Espainiako Estatuko beste 11 ilustratzaileenekin batera bi urtean behin egiten den Bratislavako Biurtekora aurkezteko. Ospe handia duen Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta BIBIANAk (Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak) antolatzen dute. […]
ALTERA 2017 JARDUNALDIAK
Otsailaren 21ean, asteartean, ALTERA 2017 JARDUNALDIAK izeneko ekimenean hartuko dugu parte. Altera proiektua une jakin baterako ekitaldi bat da, zeinaren bidez 2. mailako ikasleek ilustrazio-proposamen bat prestatuko baitute ekitaldian parte hartzen duten Santanderko liburu-denden erakusleiho bakoitzerako. Jardunaldi horiek topagune bat dira, hezkuntza eta lan munduak elkar ezagutu dezaten. EGITARAUA Otsailaren 16tik 22ra bitartean Escuela de […]
2017 HAURREN ALBUMAK SORTZEKO ETXEPARE LITERATUR SARIA
Urte berriarekin argitaratu dira haurren albumak sortzeko Etxepare Literatur Sariak lehiaketaren deialdi berriaren oinarriak. Originalak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 19an itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2017ko ekainaren 30a izanen da. Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahalko dira eta proposamenak albumaren ezaugarriak […]
2017 Bonito Argitaletzearen ikastaroak
Katsumi Komagata, Pablo Auladell y Mariana À Miseravel. Hiru ilustrazio mintegi bakoitza 30 ordukoa. Informazio gehiago behar baduzu bidali email bat helbide honetara: [email protected] Bonito editorial
Alizia Herrialde Miresgarrian Erakusketa Galdakaon
Aurtengo ahoz-ahozko Galdakaoko Azokak (Abenduaren 15etik 21era) hainbat nobedade dakaz. Euretako bat, Lewis Carroll idazle britaniarraren Alizia Herrialde Miresgarrian izeneko obraren lehenengo edizinoaren 150. urteurrena igaz bete zan ezkero, aukera paregabea dala eretxi deutsagu horren zabalkundea egiteko. Izan be, Euskal Herrian lehenengoz egingo dan erakusketa garrantzitsu bat egingo da Galdakaon, Gandasegi Herri Ikastetxeko areto nagusian. […]