Lehiaketak / Sariak

Marraz(i)oak V

Marraz(i)oak V

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Marraz(i)Oak-en bosgarren edizioa antolatu du, “Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra” lelopean. Irailaren 16tik 19ra egingo dira topaketok Artelekun. Aurtengo edizioan Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch arituko dira irakasle lanetan. Tailer intentsibo honetan album mutuak sortzeko teknikak ikasi eta arakatuko dira. Bazterketa modu berriekin zerikusia duten 8 album mutu sortu […]

Peru Abarka 2013

Peru Abarka 2013

Peru Abarka 2013 Ilustratzaileentzako epea zabalik, lanak ekainaren 21a arte aurkezteko denbora izango dute. Album lehiaketa bitan banatzen da, lehenengo narrazioen txanda izaten da eta behin narrazio irabazlea aukeratutakoan, ilustratzaileon txanda hasten da. Aurtengo irabaslea Ekhiñe Egigurenen “Pashmina gorria” izan da. Hemen oinarriak Hemen ilustratu beharreko ipuina

A la Orilla del Viento liburu ilustratuaren XVII. Lehiaketa

Kultura Ekonomikoaren Funtsak “A la orilla del viento” liburu ilustratuaren XVII. lehiaketa iragartzen du, gaztelaniazko albun argitaragabekoentzako. Epea 2012ko abuztuaren 30ean bukatzen da. Kontsultatu oinarriak hemen.

EurHope lehiaketa, etorkizuneko irudiak

Epea 2013ko Apirilaren 2an bukatzen da. Informazio gehiago hemen.

BASAURI KOMIK 2013

2013ko Udaberriko ekitaldiak: – Martxoaren 31n GANORABAKO KOMIKI LEHIAKETAn parte hartzeko epea amaitzen da. – Martxoaren 6an 19:00etan ARIZKO DORRETXEAn hitzaldia: ROBER GARAY: ” DEL COMIC ARTE BRUTO” moderatzailea: INFAME & Co. – Apirilaren 28an BASAURI KOMIK AZOKA (bigarren eskuko, okasio, bildumazaleen eta auto-argiratutako komiki azoka) ARIZKO DORRETXEAN. – Maiatzaren 2tik 30era POZOKOETXE KULTUR ETXEAn erakusketa:”GANORABAKO […]

Compostela Nazioarteko VI. Sariaren Deialdia

Santiago de Compostelako Udalaren Hezkuntza Departamentuak, Kalandraka argitaletxearekin batean, album irudidunak egiteko ”COMPOSTELA” nazioarteko VI. Sarirako deia egiten du. Lanak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 1ean itxiko da. Oinarriak hemen

AOI Ilustrazio Sariak 2013

Britaniar Ilustratzaile Elkarteak (AOI) urteroko lehiaketa ospatuko du eta  aurten lehenengo aldiz nazioarte eremura zabaltzen da. Somerset House terrazan, zortzi kategoria bakoitzeko(Publizitatea, liburuak, Umeentzako liburuak, diseñua, komunikazio erabide berriak, edizioa, norbankoaren sustapena eta talentu berriak) dagozkien urre, zilar eta brontze sariak emango zaizkie. 2013.ko otsailaren 28an epea bukatzen da. Informazio gehiago hemen.

HAURRENDAKO ALBUNAK SORTZEKO ETXEPARE LITERATUR SARIAK 2013

Etxepare sariaren VII. ediziorako lanak aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 31an itxiko da . Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahalko dira eta proposamenak albumaren ezaugarriak izango ditu: hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du. Sari […]

Euskal Literatur Sariak 2012

Iban Barrenetxea eta Sara Morante gure bazkideak 2012ko Euskadi Literatur Sarietan Irabazle izan dira. Iban Barrenetxea (Elgoibar, 1973) Haur eta Gazte Literatura arloan “El cuento del carpintero” (A buen paso) libururagatik, eta Sara Morante (Torrelavega, 1976) Ilustrazio arloan “La flor roja” (Nevsky Prospects) liburuagatik. Sarien ematea Azaroaren 13an izango da Bilbon. Zorionak bioi!

2012ko Komikiaren Sari Nazionala

Alfonso Zapicok (Asturias, 1981),  irabazi du 2012ko Komikiaren Sari Nazionala, “Dublinés” lanarekin