ERAKUSKETAK GETXON
Areetako Glass kafetegian “JALIGRAFÍA”, JALI Erromoko Jai Alai kafetegian, “FANGO”, JON JUÁREZ Bizkaia zubian, “ALVAROSCOPIO”, ALVARO ORTEGA
XIII. GETXOko KOMIKI AZOKA
“2014ko azaroaren 21ean, 22an eta 23an Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bilduko ditu. Azokaren ordutegia honako hau izango da: Goizez, 11:00etatik 14:30etara. Arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara (igandean, 20:00etara arte) Iturria eta info gehiago hemen.
Komikigunea
“Komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kalean kokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Aldez aurretik ordua eskatu beharreko dokumentazio zentro gisa sortua da, eta komikiaren munduko ikertzaileari […]
Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren (KMK) IV. edizioa
Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren (KMK) laugarren edizioa da aurtengoa, eta hasierako helburuari eusten dio oraindik ere: ilustratzaileen lana sustatu, bultzatu eta zabaltzea. Aurtengo irabazlea A Coruñako Uxía Larrosa Villanueva da. Artista hauek finalista geratu dira, eta haien lanak Rekalde Aretoan erakutsiko dira abenduaren 6ra arte: Juan Antonio Zubeldia (Tolosa, 1969), ‘Joxemielen urtebetetzea’ lanarekin; Alai Zubimendi (Hernani, 1976), […]
EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014
Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) “Habiak” lanean egindako lanagatik merezi izan du, epaimahaiaren arabera, 18.000 euroko saria. “Ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarria” goraipatu dute saria emateko arduradunek; “lan poetiko eta intimista honetan istorioa marrazkiek eraikitzen dute”, azalpenaren arabera. “Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, […]
Miguel Angel Giner Bou eta Paco Roca Bilboko Barrean
Topaketa publiko honetan parte hartuko dute Paco Roca, Miguel Ángel Giner (APIVeko presidentea)eta Zinnia Quirós ilustratzaileek, eta bertan aurkeztuko da ere ‘Bizitzaz beteriko binetak: Marrazkilariak on tour’ proiektua. Kanpaina horren bitartez, Intermon Oxfam GKEak helburu du herritarrek pobreziaren aurkako borrokan esku har dezatela, komikia bezalako lengoaia berriez baliatuta. Egile parte-hartzaile guztiek, arkatzak eta koadernoak besapean […]
2014ko Ilustrazio Sari Nazionala
José Ramón Sánchezeri (Santander, 1936) eman diote gaur 2014ko Ilustrazio Sari Nazionala.
SUDOR DE SOL komikiaren argitalpena laister
Matak eta Harriet-ek (gidoilaria) egindako seriea, Frantzian orain dela urte batzuk Glenat-ek argitaratu zituen bost tomotan. Oraingo honetan bakarrean kaleratuko da. Azaroan salgai izando da Ponent Mon-en eskutik. + info
Maite Mutuberria, PERU ABARKA 2014 Ilustrazio lehiaketaren irabazlea
Maite Mutuberria (Eltzaburu 1985) da Peru Abarka 2014 ilustrazio lehiaketaren irabazlea eta, honenbestez, 1.700 euroko saria jasoko du dirutan eta Castillo Suarezek idatzi eta aurtengo Peru Abarka narrazio lehiaketa irabazi duen Zerua berun (“Cielo plomizo”) lana ilustratzeko enkargua.
Mikel Casalen erakusketa
Datorren uztailaren 19an, arratsaldeko 18:00etan Mikel Casal ilustratzailearen “Egurrak” erakusketa PROVIDENCE (Guethary)