2024 Ilustrazioko Euskadi Saria David de las Heras
Davidek Campos de Castilla liburuagatik jaso du aurtengo Ilustrazioaren kategorian Euskadi Literatura saria. Zorionak lagun! David de las Herasen “Campos de Castilla” lanaren inguruan epaimahaiak uste du “lan borobila” dela eta zera adierazi du: “maisuki erabili ditu teknika eta forma guztiak, ilustrazioa poesia bihurtuz”. Arlo artistiko eta grafiko desberdinetako baliabideak erabiltzeagatik da azpimarragarria lan hau. […]
IRUDIKA 2024
IRUDIKAREN BEHIN BETIKO KARTELA 2024- urriaren 24/25/26 🗓️ Urriak 24 – 26 📍Artium Museoa, Gasteiz 🎟️ 120€ orokorra / 110€ Euskal Irudigileak Online 30€ orokorra / 20€ Euskal Irudigileak 💻irudika.eus IRUDIKA 8. edizioa (Vitoria-Gasteiz) SEKTORE PARALELOAK Shradha Kochhar (IN) · Puntada Bastarda (EUS) · AUSENCIA (COL) · Alejandra Oviedo (COL) · Bea Lema (GAL) · Sole Otero (ARG) ·Alžbeta Zemanová (NO) · Mihail Tattoo (EUS) · Lucie Lučanská (CHE) · REGA Tattoo (EUS) […]
Bea Lema ilustratzailea, 2024ko Komiki Sari Nazionala
Bea Lema (A Coruña, 1985) ilustratzaileak 2024ko Komikiaren Sari Nazionala irabazi du El cuerpo de Cristo (Astiberri) lanagatik, osasun mentalaren gaia jorratzen duen lana. Epaimahaiak lan hau nabarmendu du «berritzailea, ausarta , testurak eta konposizioak gehien erabiltzen diren tekniketatik harago doaz, betiere umorea eta begirada poetikoa alde batera utzi gabe.». Zorionak! Aurten, irudikan izango da […]
IRUDIKA 2023 HITZORDU PROFESIONALAK
IRUDIKAKO HITZORDU PROFESIONALAK Urriaren 20ra arte eska ditzakezue zuen hitzordu profesionalak! Aurrez aurreko hitzorduek hamabost minutuko banakako topaketa dute Estatuko eta nazioarteko eragile, arte-zuzendari eta argitaletxeekin. Pertsona bakoitzak 16 hitzordu egin ditzake gehienez. Online hitzorduen kasuan, 2023rako berrikuntza gisa, 10 ilustratzailek, galeria birtualaren bidez eskaera egin ondoren puntuaziorik onena lortu dutenek, 10 minutuko erakusketa egingo […]
`ILUSTRATZAILEAREN NINJA GIDA´EGUNERATU DA
Asociación Galega de Profesionais da Ilustración (AGPI) elkarteak bere eskuliburu arrakastatsua berrikusi eta berritu du, sormen-esparruetako abusuzko praktiken aurka borrokatzeko. Bigarren edizio honek lehiaketa espekulatiboak, autonomoen kuoten sistema berria edo adimen artifizialeko sistemen garapena bezalako gaiak jorratzen ditu. Dagoeneko deskarga daiteke Guía ninja del ilustrador arrakastatsuaren bigarren edizioa, berrikusia eta zabaldua, Asociación Galega de Profesionais […]
Erakusketa: Co-existencia
Co-existencia erakusketa Hego Amerikako biodibertsitatea zabaltzeko eta birbaloratzeko kezkatik sortu da, bereziki Argentina eta Boliviako biodibertsitatea, artearen, zientziaren eta kontserbazioaren diziplina arteko ikuspegi batetik. Artearen, zientziaren, gizakiaren eta naturaren bizikidetza batez ari gara, non teknika tradizionalak eta digitalak batzen diren Hego Amerikako biodibertsitateari ikusgarritasuna emateko asmoz, haren eta ikuslearen artean solasaldia berreraiki nahian; izan ere, […]
Acción Cultural Egonaldiak
Egonaldiak Acción Cultural Españolak (AC/E) eta Cité internationale de la bande dessinée et de l ‘image-k antolatzen dute, Frantziak Espainian duen enbaxadaren laguntzarekin. Egoitza Angoulêmeko (Frantzia) La Maison des Auteurs-en egiten da sei hilabetez, 2024ko urtarriletik ekainera bitartean. Angouleme-n eskainitako egoitzak komikigintza grafikoaren eremu espezifikoan sorkuntza sustatzea du helburu. Horretarako, bere balio artistikoengatik eta arlo […]
MARRAZIOAK15
Aurten Marrazioak ekainaren 26tik 30era egingo dira Donostiako Undermount elkartean, Igeldon. Tailerraren gidariak Maite Gurrutxaga eta Juan Kruz Igerabide izango dira. “OTSOA JATEN. Ipuin klasikoak eta euskal aldaerak ilustratuz” goiburupean, haur eta gazte literaturako klasikoak izango dira tailerraren ardatza, euskal aldaeratatik begiratuta. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegi jarraitua izango du tailerrak, tartean, bazkaltzeko ordubeteko […]
Botanika emakume-ilustratzaileak erakusketa
Donostiako Cristina Enea Jauregian BOTANIKA EMAKUME ILUSTRATZAILEAK erakusketa ikusgai Martxoaren 24tik ekainaren 11ra . Erakusketan, 1.600 ilustratzaile zientifiko botanikoen lana aurkituko duzue. Gaur egungo ilustratzaile zientifiko botanikoen artean, Ana Madinabeitia, Izaskun Alberdi eta Amaia Torres aurkituko dituzue, baita Vega Asensio koordinatzailea eta Bea Alonso ere, azken bi hauek Euskal Irudigilelak elkarteko bazkideak. “Botanika emakume-ilustratzaileak” XVII. […]
Egileek, itzultzaileek eta ilustratzaileek dagoeneko eskura ditzakete beren tituluen salmenta-zifrak
Espainiako Liburu-saltzaileen Gremioen eta Elkarteen Konfederazioak (CEGAL) liburu-kateko eragile guztien eskura jartzen du LibriRed salmenta-kudeaketarako tresna. Horretarako, CEGALek lankidetza-hitzarmen bana sinatu du Idazleen Elkargo Elkartearekin (ACE) eta Espainiako Ilustratzaile Profesionalen Elkarteen Federazioarekin (FADIP). Madrilen, martxoaren 23an. Joan den astean, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan izan ziren ondoz ondoko bi ekitalditan, bertan izan ziren María José Gálvez, […]