Euskal Irudigileak Boloniako azokan 2022

Euskal Irudigileak Boloniako azokan 2022

Euskal Irudigileak elkarteak gure ilustratzaileen lana sustatzen du, hainbat jarduera koordinatuz mundu osoko liburu-azoketan. Eta oraingoan, Scuderia espazioan prestatu ditugun jardueren berri eman nahi dizuegu, eta jakinarazi presentzia ofiziala izango dugula azokan.

Martxoaren 20tik 24ra bitartean ikusgai egongo da “Illustrazione Contemporanea nei Paesi Baschi” izeneko erakusketa, zeinetan biltzen diren gure bazkideen 50 pieza eta Media Vaca etxeak argitaratutako Harrigarri eta Miragarri liburuko 40 ilustrazio. Inaugurazio-jaia (Patxanga!) ere egingo dugu hilaren 22an (asteartea). Coqo Dj-k girotutako ekitaldi horretan Euskal Poesia Ilustratuari buruzko dokumentala proiektatuko da, eta solasaldi bat egingo dugu Maite Rosende, Sandra Garayoa, Asier Iturralde, Iban Galan, Mentxu Fernández eta Elisabeth Pérez egileekin eta Irudika elkarteko hainbat ordezkarirekin (besteak beste, Estibaliz Zearsolo eta Santiago Colombo). Bestalde, Leire Llanoren “Improvisaciones Ilustradas” ikuskizuna eskainiko da, Itziar Madariagaren musikarekin eta Bea Aparicio eta Janire Orduna ilustratzaile eta bazkideen ilustrazioekin.

(Inaugurazio-jaira joateko izena eman behar da. Bidali zure izen-abizenak helbide honetara: [email protected])

ELENA ODRIOZOLAren POSTALA  & PROGRAMAZIO OFIZIALA

Share Button