Joxe Azurmendik jasoko du 2012ko “dabilen elea” saria

Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emankor eta erudituenetakoak jasoko du aurten dabilen elea saria, euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek urtero eman ohi dutena: Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE), Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak eta Euskal Irudigileak.

Liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa ematen den saria Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean jasoko du Azurmendik, azaroaren 5ean.

Share Button