MIREN ASIAIN IRABAZLE 2020ko EUSKADI LITERATURA SARIETAN, ILUSTRAZIO ALORREAN.

MIREN ASIAIN IRABAZLE 2020ko EUSKADI LITERATURA SARIETAN, ILUSTRAZIO ALORREAN.

Gaur eman dira ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lehenengo hiru irabazleak. Literatura Euskaraz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta, hirugarrenik, Literatura Lanaren Ilustrazioa atalean “Un millón de ostras en lo alto de la montaña” lanarekin Miren Asiain (1988, Iruña)izan da saritua.

Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Azaroaren 19an banatuko dituzte sariok, Azkuna Zentroan.

Miren Asiainen ilustrazioaren “estiloa oso pertsonala”  goraipatu du Lan Literarioaren Ilustrazioa saileko epaimahaiak. “Un millón de ostras en lo alto de la montaña” liburuan, “bere sorkuntzek, natur zientzien eremuari lotutako kultura bisuala gogorarazteaz gain, estetika poetiko nabarmena erakusten dute, ezagutza liburu hau hurbilago eta gogorarazleago bihurtuz”, ebazpenak dioenez.

ZORIONAK MIREN!!!

Share Button