Berriak

Ilustrazioaren 3. Liburu zuria

Ilustrazioaren 3. Liburu zuria

FADIPetik Espainiako Ilustrazioaren Liburu Zuria berritzeko garaia dela uste dugu. Araudian, gizartean eta teknologian izan diren aldaketen ondorioz, aurreko bi liburu zurien informazioa zaharkitua gelditu da, eta, beraz, uste dugu oso beharrezkoa dela, liburu horiek berrikustea, eguneratzea eta zabaltzea. Ilustratzaileen beharrek eta lanbidearen erronka berriek laguntzarik onena eskatzen dute. Horregatik, martxoaren 10a baino lehen lehen […]

EUSKAL IRUDIGILEAK – 2025eko URTEKO BATZAR OROKORRA

EUSKAL IRUDIGILEAK – 2025eko URTEKO BATZAR OROKORRA

Data: 2025ko OTSAILAren 15a Lekua:Atxuri kalea 16, behea, BILBO. Ordua: 10:00 -14:30        Eguneko GAI ZERRENDA (Behin-behinekoa): 2024: joan den urteko kontuak eta jarduerak azaltzea eta onartzea. 2025 -2025ko kontuen onarpena. – Bazkideen jardueretarako proposamenak bozkatzea. – Irudika – Nazioartekotze Arloa – Besteak. GALDE-ESKEAK Zalantzak, proiektu edo ideia berriak dituenari eskatzen diogu URTARRILAREN […]

IRUDI SORKUNTZA 2025

IRUDI SORKUNTZA 2025

IRUDI SORKUNTZA (2025) dirulaguntzen deialdia abenduaren 26an argitaratu da EHAAn. Bi lerro daude: 15.000 euroko 5 dirulaguntza komiki bat edo nobela grafiko baten ilustrazioak sortzeko https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1047016 15.000 euroko 5 laguntza irudidun album edo liburu baten ilustrazioak sortzeko https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1047017 Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025eko urtarrilaren 27a izango da.

“Egun bat BETI BERDIN Tabernan” liburu sinaketa

“Egun bat BETI BERDIN Tabernan” liburu sinaketa

Ostirala honetan, abenduak 6, “Egun bat BETI BERDIN Tabernan” aurkeztuko da Durangoko Azokan. Gure bazkidea den Gaston, HARRIET Edizioak-en stand-ean egongo da sinatzen, hurrengo ordutegian: 11:30 – 13:00 / 15:00 – 17:30

Euskal Irudigileak-NAZIOARTEKOA 2024/2025

Feria FRANKFURT Frankfurteko Liburu Azokako jarduerak (Alemania) “Between Crafts, Art, Comic and Illustrated books”. Alain Urrutia, Laura García, Sandra Garayoa, Jokin Michelena. Moderatzailea: Elisabeth Pérez Fernández. Urriak 18 12:00-13: 00 Frankfurt International Stage (Foyer 5.1/6.1)         FILUSTRA IRUDIKA FIL Guadalajarako jarduerak (Mexiko) 2024ko azaroaren 30etik abenduaren 1era. IRUDIKA Gasteizen parte hartzeko azken […]

2024 Ilustrazioko Euskadi Saria David de las Heras

2024 Ilustrazioko Euskadi Saria David de las Heras

Davidek Campos de Castilla liburuagatik jaso du aurtengo Ilustrazioaren kategorian Euskadi Literatura saria. Zorionak lagun! David de las Herasen “Campos de Castilla” lanaren inguruan epaimahaiak uste du “lan borobila” dela eta zera adierazi du: “maisuki erabili ditu teknika eta forma guztiak, ilustrazioa poesia bihurtuz”. Arlo artistiko eta grafiko desberdinetako baliabideak erabiltzeagatik da azpimarragarria lan hau. […]

Irudigileak: begirada feminista ilustrazioaren mundura – 2024

Irudigileak: begirada feminista ilustrazioaren mundura – 2024

Pilar gizarte-etxeak Irudigileak zikloaren bigarren edizioa hartuko du udazkenean, ikustarazteko emakumeen irudia ilustrazioaren munduan. Horretarako, zenbait jarduera programatu dira erreferentziazko emakume artistekin. Jarduerak Urriaren 1etik 15era: Ania Saenz de Buruagaren erakusketa. Urriaren 29an: Fan Fic ilustrazio tailerra, Oihane Iriarterekin, Lucky Books-en eskutik. Azaroaren 6an: FlipaClip App-aren bidezko ilustrazio tailerra gazteentzat, Lucila Gonzalesen eskutik. Azaroaren 8an: Komiki- eta ilustrazio-tailerreko hainbat saio […]

IRUDIKA 2024

IRUDIKA 2024

IRUDIKAREN BEHIN BETIKO KARTELA 2024- urriaren 24/25/26 🗓️ Urriak 24 – 26 📍Artium Museoa, Gasteiz 🎟️ 120€ orokorra / 110€ Euskal Irudigileak Online 30€ orokorra / 20€ Euskal Irudigileak 💻irudika.eus IRUDIKA 8. edizioa (Vitoria-Gasteiz) SEKTORE PARALELOAK  Shradha Kochhar (IN) · Puntada Bastarda (EUS) · AUSENCIA (COL) · Alejandra Oviedo (COL) · Bea Lema (GAL) · Sole Otero (ARG) ·Alžbeta Zemanová (NO) · Mihail Tattoo (EUS) · Lucie Lučanská (CHE) · REGA Tattoo (EUS) […]

Bea Lema ilustratzailea, 2024ko Komiki Sari Nazionala

Bea Lema ilustratzailea, 2024ko Komiki Sari Nazionala

Bea Lema (A Coruña, 1985) ilustratzaileak 2024ko Komikiaren Sari Nazionala irabazi du El cuerpo de Cristo (Astiberri) lanagatik, osasun mentalaren gaia jorratzen duen lana. Epaimahaiak lan hau nabarmendu du «berritzailea, ausarta , testurak eta konposizioak gehien erabiltzen diren tekniketatik harago doaz, betiere umorea eta begirada poetikoa alde batera utzi gabe.». Zorionak! Aurten, irudikan izango da […]

BI ORRIALDEKO IRUDIA

BI ORRIALDEKO IRUDIA

Concha Pasamar eta Patxi Caspisteguik koordinatzen duten ikastaroa, ilustrazioek literaturarekin eta historiarekin izan duen zerikusia berrikusiko dute. Iratxe López de Munáin, Idoia Iribertegui, Jesús Sotés edo Ana G. Lartiteguiren sormen prozesuekin, Nordica Libros eta A Fin de Cuentos argitaletxeekin . Ikastaroa Nafarroako Komiki Aretoarekin eta A doble página erakusketarekin batera egingo da. Nafarroako ilustrazio editorialaren […]