ikastaroa-TEKNIKATIK NARRAZIORA[II]
![ikastaroa-TEKNIKATIK NARRAZIORA[II]](https://euskalirudigileak.com/wp-content/uploads/editor-apie-ii/135f0354-381f-4608-a938-afe61d14149d-145x145.jpg)
Aurten ere Irati Eguren eta Maite Gurrutxagak tailerrak emango dituzte Bilboko Foru Liburutegian. Asteartero, 18:00tik 20:00tara, euskaraz eta doainik! Klaseak irailaren 17tik azaroaren 5era izango dira. Animatu! Liburutegian edo web orri bidez eman dezakezue izena
UDAKO OPORRAK

Euskal Irudigileen bulegoa itxita egongo da abuztuaren 7tik 25ra. Abuztuaren 26an itzuliko gara indarberrituta!
MarraziOak XI- DEIALDIA

2019ko irailaren 16tik 20ra burutuko dugun MarraziOak Ilustratzaile berrien Topaketen XI. Edizioko deialdia. Elena Odriozola eta Gustavo Puerta izango dira aurten irakasleak eta eskainiko duten formazioa “ERREZETARIK EZ DAGO. Ilustrazio eta sukaldaritza, sukaldaritza eta ilustrazioa” goiburupean dator. Undermount-en (* Aita Orkolaga pasealekua 46, Igeldo, 20008, Donostia) burutuko da aurten MarraziOak tailerra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari […]
BEKEN EBAZPENA CARLA BERROCALEN ILUSTRAZIO MINTEGIRAKO

Erabakia, 2019ko maiatzaren 20an Deialdi honetara aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eraketa bekak, hurrengo eskatzaleei ematen zaizkiela jakinarazte du: Alberto Muriel Alex Fernández Asier Iturralde Higinia Garay Iban Illarramendi Jesus Sotes Luis Alzueta Patricia Diaz Usue Egia Yolanda Mosquera Bekari uko egitekotan, onuradunak, orden hau jarraituz, honako hauek izango lirateke: […]
Chejov vs Shakespeare 2019 ebazpena

Chejov vs Shakespeare proiekturako azala sortzeko deialdira aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, joan zen apirilaren 8ean argitara eman ziren lehiaketako oinarrien arabera, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak jakinarazte du: Deialadi honetara aurkeztutako hogei proposamenen artean, hiru ilustratzaile (Adolfo Serra/Ane Pikaza/Nuria Santaularia) eta Etxepare Euskal Institutoko bi ordezkarik (Imanol Otaegi/Kizkitza Galartza) osatutako epaimahiak erabaki du aurtengo […]
GUDALAJARAKO (MEXIKO) AZOKAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

GUADALAJARAKO (MEXIKO) NAZIOARTEKO LIBURU AZOKAN antolatuko den ilustrazio foroan (FILUSTRA) PARTE HARTZEKO DEIALDIA Euskal Irudigileak elkarteko BAZKIDEENTZAT BAKARRIK Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako profesionalen koordinatzaile Rubén Padillak Bolognako Azokan eginiko batzar batean proposatu zigun Euskadiko talentua Guadalajarara eramatea. Guk, gure aldetik, proposatu genion deialdi hau plazaratzea, elkarteko bazkideek aukera izan dezaten FILUSTRA azokarako hautagaitzak aurkezteko […]
Luis de Ajuria Aretoa ‘2019 IRUDIKA egoitzen’ erakusketa

Irudika, ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalak Maite Caballero, Genís Rigol eta Blanca Garaluce-ren lana aurkeztuko du Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroko Luis de Ajuria erakusketa aretoan, asteartean, apirilak 30. Lan horiek Angoulême-ko Maison des Auteurs, Bilbaoarte baliabide zentroa eta Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko guneko Lanbide Zentroaren artean egindako erresidentzia artistikoaren epealdian egindakoak dira. AURKEZPENA: 2019/04/30, hasiera ordua: 18:30, […]
EUSKAL ILUSTRATZAILEENTZAKO DEIALDIA CHEJOV VS SHAKESPEARE PROIEKTURAKO AZALA SORTZEKO

EUSKAL ILUSTRATZAILEENTZAKO DEIALDIA CHEJOV VS SHAKESPEARE PROIEKTURAKO AZALA SORTZEKO 2019. urtean zehar Etxepare Euskal Institutuak “Scotland goes Basque” izeneko programa gauzatuko du Eskozian, bertan euskal kultura eta euskara ezagutaratzeko helburuarekin. Egitarau horretan baitan euskal sortzaileek parte-hartze berezia izango dute Edinburgoko Nazioarteko Liburu Jaialdian, eta horren baitan aurkeztuko dute Chejov vs. Shakespeare proiektuaren edizio berria. Chejov […]
IRUDI SORKUNTZA 2019

IRUDI SORKUNTZA (2019) Dirulaguntzen deialdia argitaratu da EHAAn. Bi lerro daude: 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko baten ilustrazioak sortzeko. OINARRIAK 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu baten ilustrazioak sortzeko.OINARRIAK Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 8an itxiko da.
BRATISLAVAKO BIENALA 2019

Bratislavako Bienala haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa ospetsua da, Eslovakiako Errepublikaren Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatuta. Irailean eta urrian egiten da. Jatorrizko lanak erakusteaz gain, haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioan adituak diren pertsonekin nazioarteko sinposioa ere egiten da. 2019ko Biurtekoan parte hartzeko asmoa izanez gero, honakoa egin […]