
MAITE ROSENDE IRABAZLE 2025KO EUSKADI LITERATURA SARIETAN, ILUSTRAZIO ALORREAN.
Euskadi Literatura Saria, Literatura Lanaren Ilustrazioaren kategorian, Maite Rosende (Donostia, 1991) gure bazkide maitearentzat izango da aurten Epaimahaiak nabarmendu duenez, Traba proposamen ausarta da kolore aukeraketari eta irudien figurazioari dagokionez. Oinarrizko hiru koloreez gain, beltza eta morea erabilita, album bizia eta erritmikoa sortu du, irudi kaotikotik lasaiagora salto eginez eta lerro berezi garbi batekin. Testuak eta irudiak maisuki […]

Mai Egurza joan zaigu
Atzo jakin genuen Mai Egurzaren heriotzaren berri tristea. Ilustratzaile trebea, ezagutzeko pribilegioa izan genuena. Getxoko Komiki Aretorako elkartetik ateratzen genuen doako aldizkarian, balanzin 11n parte hartu zuen, Kikek gidatutako solasaldietako batean ere parte hartu zuen eta baten baino gehiagotan irudikan elkartu ginen . Mai Egurza, Irunen jaiotako ilustratzailea. Betidanik gustatu izan zaio marraztea, eta 2006an ilustrazio ikasketak hasi zituen, modu profesionalean egin […]

LANKIDETZA GETXOKO KOMIKI AZOKAREKIN
Beste urte batez, Getxoko komiki azokan parte hartuko dugu, aretoarekin lankidetza indartzeko hitzaldi, tailerrak egongo dira, eta profesionalentzako jarduera berri batekin: Portafolioen berrikuspena, Luis Martinez, Norma argitaletxeko editorearekin. Jarduera guztiak Erromo Kultur Etxean (Santa Eugenia Plaza) egingo dira. LARUNBATA 4 MAHAI-INGURUA 12:15 Ongi gaude? Komikiaren eta ilustrazioaren sektorearen egoera. Nola egiten digu kalte IA sortzailea […]

Candela Sierrak irabazi du 2025eko Komiki Sari Nazionala.
Candela Sierra egileari Komiki Sari Nazionala eman diote 2025eko edizioan, Lo sabes aunque no te lo he dicho egindako lanagatik. Sari horren helburua da 2024an Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan argitaratutako espezialitate horretako lanik onena nabarmentzea, eta, gainera, 30.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du. Bere lanak, Lo sabes aunque no te lo dicho, umoretik eta hausnarketa kritikotik […]

FADIPek AASari buruzko sinposio bat koordinatzen du MONDIACULTrentzat
2025eko irailaren 15ean eta 16an, Europako Ilustrazio Foroa osatzen duten elkarteetako hogei ordezkarik eta espezialistak parte hartu dute Madrilen, AA Sortzaileak ilustrazioaren lanbidean eta gizartean dituen inpaktuak aztertzen dituen Sinposio batean. Saioen hasieran Inmaculada Corcho (ABC Museoa) eta Maria José Gálvez (Kultura Ministerioko Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren zuzendari nagusia) izan dituzte lagun. Topaketa Clara del […]

IRUDIKA2026 – EGONALDI ARTISTIKOAK
URRIAREN 1era arte zabalik egongo da Irudika Egonaldiak 2026 deialdia. Bi modalitateak dira: Ilustrazioa eta animazioa. Deialdiak pertsona bat hautatuko du kategoria bakoitzerako, eta egonaldi bat ahalbidetuko du Angoulême (Frantzia), Guadalajara (Méxiko), Zapopan (Méxiko) eta Bilboko (Espainia) sorkuntza-guneetan, martxoaren 7etik maiatzaren 24ra bitartean. Egonaldi artistikoari amaiera emateko erakusketa bat egingo da Gasteizen. Irudika egonaldiak bi kategoria […]

ALBERT MONTEYS-EKIN SOLASALDIA
IRAILAREN 12an, OSTIRALA, 19:00etan, Albert Monteysekin batera, bere bizi-ibilbidea berrikusiko dugu: Mondo el Lirondo tebeotik, El Jueves aldizkariaren zuzendaritzara. Calavera Lunarretik Unibertsora, Eisner sarietarako izendapena eta Orgullo y Atisen sorkuntza nola bizi izan zituen aztertuz. Hitzaldia Euskal Irudigileak elkartearen egoitzan izango da (Atxuri, 16. Bilbo), aurtengo elkarteko bekei amaiera emateko.

BEKEN EBAZPENA Albert Monteysen ILUSTRAZIO MINTEGIRAKO
Erabakia, 2025ko ekainaren 16an Deialdi honetara aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak formakuntza bekak, hurrengo eskatzaleei ematen zaizkiela jakinarazte du: Alex Orbe Alex Sanvi Bea Aparicio Bea García Markaida Daniel Gojenola Dani Maiz Higinia Garay Janire Orduna Laura Benavente Maria Ortiz Bekari uko egitekotan, onuradunak, orden hau jarraituz, honako hauek izango […]

Violeta Lopiz 2025KO ILUSTRAZIO SARI NAZIONALA IRABAZI DU
Gure Violeta Lopiz (Ibiza, 1980) Espainiako Kultura Ministerioaren Ilustrazio Sari Nazionala irabazi duela jakin dugu. @culturagob@violetalopiz Epaimahaiak bereziki baloratu du Lópizen “sormen zabala, estilo atmosferiko eta inguratzailea, ebokazio poetiko argia duena”, bai eta proiektu bakoitza arte- eta estetika-azterketa berri bihurtzeko duen gaitasuna ere. Epaiak azpimarratzen du Lópizen obrak “album ilustratuaren hizkuntza aberasten duela, baliabide plastikoak, grafikoak eta narratiboak ustiatzen dituen joko baten bidez”. Violeta gurekin egon zen Irudika 2022ko Gasteizko edizioan, Estatu Batuak herrialde […]

2026 IRUDIKA EGONALDIAK
Zabalik dago IRUDIKA 2026 EGONALDIETArako epea!!! Irudika, nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak egonaldi artistikoen bederatzigarren edizioaren epea ireki du, ilustrazioaren eta animazio grafikoaren esparruan sorkuntza sustatzeko helburuarekin. Deialdia 2025ko maiatzaren 23ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da. INFO+ Ikusgai dago Irudika 2025 erakusketa, gure artisten lanekin Tània Manzanal, ‘Liquidación Total’ animaziozko laburrarekin, eta Harriet Lenneman, ‘The […]