Ekintzak

SOLASALDIA: EUSKAL AUTOREAK ILUSTRAZIO KATALOGO IBEROAMERIKARREAN

21/09/2021 SOLASALDIA: EUSKAL AUTOREAK ILUSTRAZIO KATALOGO IBEROAMERIKARREAN

Iberoamerikako ilustrazio-katalogoa sektoreak gehien espero duen urteko hitzorduetako bat da, eta gure hiru artista sartu izanak euskal ilustratzaileen nazioartekotzearen aldeko apustu gero eta handiagoa erakusten du. Epaimahaiak Alexandre Fernandez Villanuevaren lana goraipatu du aipamen berezi batekin. Gainera, Sandra Garayoa Cotera eta Maite Rosende aukeratu ditu katalogoan. Haiekin beren ibilbideaz eta proiektuez hitz egingo dugu. Hitzordua […]

Dom Campistronekin solasaldia

14/09/2021 Dom Campistronekin solasaldia

Datorren asteartean, irailaren 14ean Dom Campistron irudigile gaztearekin izango gara solasten, Hendaiako Borderline fabrikan, tren geltoki alboan. Gure ogibideari buruz arituko gara, bere ibilbidea hasten ari den irudigile baten ikuspegitik. Hau dena zuzenean, arratsaldeko 7etan.

Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak lana sustatzeko

16/09/2021 Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak lana sustatzeko

“Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak ilustratzaileen lana sustatzeko” (berrasmatu edo hil, nola?) EUSKAL IRUDIGILEAK ONLINE IKASTAROA Irailaren 16an 16:30etatik-19:30etara Hitaldia 19:30-20:30 Irailaren 17an 16:30rtatik-19:30etara Andrea García Izen ematea: bidali email bat elkarteko helbidera [email protected] Bazkideak doan,bazkide ez direnek 10€ ordaindu beharko dituzte Aurkezpena Covid-19ren pandemiak gure bizimodua, harremanak eta -kasu gehienetan- gure lan egiteko […]

ZORROZGAILU lan taldea

15/07/2021 ZORROZGAILU lan taldea

Proposatutako lehen lan-taldea aurkezten dizuegu: Zorrozgailu, LGTBIQ+ ilustratzaile talde bat, eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Gaur egun, inoiz baino gehiago, adierazpen-askatasuna hainbat pertsonaren aurkako gorrotoa zabaltzeko modu bihurtu da. Hori dela eta, Zorrozgailu sortzea bururatu zaigu, ilustrazioari eta LGTBIQ+ komunitateari buruz lantzen ez diren gaiak jorratzea helburu duen taldea. Ziur intolerantzia adibide batzuekin topo egin […]

EUSKAL ILISTRAZIOA MAHI INGURUA

16/06/2021 EUSKAL ILISTRAZIOA MAHI INGURUA

Euskal Ilustrazioa Ana G. Lartitegui | Iban Barrenetxea | Miren Asiain Lora | Kike Infame Ekainak 16 19:00etan. Euskal Irudigileak  YouTube. Azken hamarkadetan euskal ilustrazioak bilakaera izan du. Hasieran oso lotuta zegoen material didaktikoekin, baina gaur egun hazi egin da, egileen kezkak ere erakusteko. Euskadi Ilustrazio Sariak aldaketa horren lekuko izan dira. Ana G. LARTITEGUI […]

CHAR-LEE MITOrekin HITZALDIA

02/06/2021 CHAR-LEE MITOrekin HITZALDIA

Ilustratzailea, diseinatzailea, musikaria, dinamizatzailea… Char-Lee Mitoren ibilbidea ezagutu eta twerking-ek bere bizitza nola hondatu zuen kontatuko digu. Datorren asteazkenean, ekainaren 2an, 19:45ean, sortzailearekin bere lanaz eta egoerez hitz egingo dugu… ZUZENEAN, Anti Liburudendan (eta streaming bidez, Anti-Liburudendako YouTube kanalean). Edukiera mugatua. Ezinbestekoa adabakia eramatea!

Donostian murala egiteko express deialdia

19/05/2021 Donostian murala egiteko express deialdia

Atica7 dekoratzaile estudioak ilustratzaile bat behar du, Donostiako alde zaharrean egiten ari diren taberna baten eraberritzean denbora luzerako mantenduko den mural bat egiteko. Deialdi honek aukera ematen digu, oinarrizko praktika on batekin, elkarteko ilustratzaile baten lana ikusarazteko. Tabernan bertan horma-irudi bat egin beharko du, 2,5 x 2,5 metroko 3 paneletan seguraski azulejatuak egongo direnak. Hautatutako […]

Solasaldia Maite Gurrutxagarekin

18/05/2021 Solasaldia Maite Gurrutxagarekin

Datorren asteartean, hilaren 18ean euskarazko saioei hasiera emateko Maite Gurrutxaga irudigilea izango dugu gure artean. Gure ogibide honetaz, baita prekarietateaz, gure lanarekiko dugun maitasunaz eta beste hamaika kontuz arituko gara Euskal Irudigileak YouTube kanalean zuzenean, arratsaldeko 19etan.

Euskal Irudigileak elkartearen 2021eko bekak – Deialdia zabalik LA MIRADA INFINITA, Pablo Alborekin

Euskal Irudigileak elkartearen 2021eko bekak – Deialdia zabalik LA MIRADA INFINITA, Pablo Alborekin

Urtero bezala, Euskal Irudigileak elkarteak abian jarri ditu bere bekak, eta iazko salbuespenen ondoren, 2021ean presentzialtasunaren balioa aldarrikatuko dugu, betiere osasun baldintzek uzten badigute.  Bekadun 10 plaza eskaintzen ditugu, non prestakuntzaz gain, Euskal Irudigileak elkarteak 120€ gordineko gastu-poltsa bat emango dio aukeratutako ikasle bakoitzari. BEKA hauetan parte hartzeko ez dago zertan izan Euskal Irudigileak elkarteko bazkide. […]

AHOLKULARITZA JURASIKOAK

30/04/2021 AHOLKULARITZA JURASIKOAK

Azken urteetan elkarteko hainbat bazkideren zalantza eta eskaera ezberdinei erantzuteko sortu dira jardunaldi hauek. Jardunaldi hauetan proposatutako gai ezberdinen inguruan duten esperientzia elkar banatzeko denbora tarte bat eskainiko digute, Badakigu batzuk aspalditik feedback hau jasotzeko zain zaudetela. Jasotako zalantza guztiei erantzuteko formula bat bilatu behar izan dugu, bazkide boluntarioen denbora kontuan hartuta. PARTE HARTZEKO Elkarteko kide izatea […]