Ekintzak

Solasaldia Susanna Martinerekin

05/05/2016 Solasaldia Susanna Martinerekin

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako hitzaldiak, eta aldi honetan Susanna Martínen unibertsora hurbilduko gara. Susanna Martínek Isabel Franc-en Alicia en un mundo real nobela grafikoarekin debutatu zuen. Superazio pertsonalean oinarritutako istorio horrek belaunaldi desberdinetako irakurleak gatibatu ditu. Bere hurrengo lana –Sonrisas de Bombay– Jaume Sanllorente idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapen bat izan zen, non […]

Euskal Irudigileen solasaldia Dani Fanorekin

16/04/2016 Euskal Irudigileen solasaldia Dani Fanorekin

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan Dani Fanoren unibertsora hurbilduko gara. Dani Fano ezaguna da hainbat argitalpenetarako egin duen umore grafikoagatik: Gara, Ardi Beltza, Kale Gorria, Elhuyar edota Ipurbeltz. 2005etik koordinatzaile-lanetan dihardu Xabiroin, Ikastolen Federazioak argitaratzen duen eta euskal egileen belaunaldi zenbaitentzat zubi-lana egiten duen aldizkarian. Xabiroi aldizkariaren bidez elkarreragina sustatzen […]

EUSKAL IRUDIGILEEN VIII. TOPAKETAK

19/12/2015 EUSKAL IRUDIGILEEN VIII. TOPAKETAK

VIII. edizio honetan Enrique Flores ilustratzailea izango da gonbidatu nagusia, eta hizpide hartuko du artista bere garaiaren lekuko bezala. Topaketaren bigarren zatian mahai-inguru bat egingo da gai honetaz: kalean eta taldean marraztearen balioa eta indarra. GOIZEAN  11.30 – Hitaldia Enrique Flores-en hitzaldia. Elkarrizketatzailea: Infame & CO.  “Argazkigintza asmatu zen arte, marrazkigileek jartzen zizkieten irudiak beste batzuek […]

SOLASALDIA TOTI MARTINEZ DE LEZEAREKIN

22/11/2015 SOLASALDIA TOTI MARTINEZ DE LEZEAREKIN

Aurrera doaz Euskal Irudigileak-Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak antolatutako solasaldiak. Aldi honetan Toti Martínez de Lezea izango dugu solaskide. Toti Martínez de Lezea ezaguna da nobela historikoen idazle bezala. Bere lumatik sortutako lan batzuek klasikoen maila iritsia dute gure artean eta atsegin-iturri izan dira hainbat urtez hainbat belaunalditako hamaika irakurlerentzat. Halakoak dira, adibidez La Brecha, La […]