
Solasaldia TUPUST!
Datorren apirilaren 21ean Tupust! kolektiboko Maite Gurrutxaga, Ainara Azpiazu “Axpi” eta Maitane Gartziandiarekin arituko gara ilustrazioari, komikiari edota proiektu kolektibo bat aurrera ateratzearen aferei buruz hizketan, Tupust! komiki antologia feminista honen atzean, izen bereko kolektiboa dago. Kolektiboaren helburu nagusienak dira, haien arabera: “komikia eta feminismoa uztartzea; egileen arteko sare bat osatzea; sare hori lan eta […]

IRUDIKA 2022 EGONALDIAK: solasaldia Bea Lozano eta Santiago Colomborekin
Martxoak 5, larunbata | 12:00etan | ZAS KULTUR Espazioan Irudika,Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionaleen 2022 egonaldietarako hautatutako egileak, Bea Lozano “Aleluyas” ilustrazio-proiektuagatik eta Santiago Colombo “f309 Caminantes” animazio-proiektuagatik izan dira. Egonaldien hasierarekin batera, egileak ZAS KULTUR Espazioan elkartuko dira beraien proiektuen berri emateko. Honez gain, ilustrazioaren eta animazioaren munduaz duten ibilbidea eta ikuspegia ezagutuko dugu. Euskal […]

AZKENA
Urtea ixteko, zuen konpainian azken arratsalde baterako gonbidapena egin nahi dizuegu. Datorren Ostiralean, hilaren 10ean, egoitzako ateak irekiko ditugu MA-PATERNIDAD lantaldea aurkezteko, eta, ondoren, hitzaldi bat izango dugu. Hitzaldi horretan, MIKROEDIZIO proiektu batzuk ikusiko ditugu, non zenbait bazkidek parte hartu duten. Hona hemen menua: 17:00etan. MA-PA-TERNITATEA Ilustrazioak azken urteotan egileek lehen pertsonan bizitako amatasunaren esperientziei […]

EUSKAL IRUDIGILEAK DURANGOKO AZOKAN DA!2021
DA! 2021(@durangoko_azoka)-en parte hartuko dugu elkarte moduan. Abenduak 6 astelehena, 13:30-14:30tara “Irudigintza Profesionala Euskal Herrian” izeneko mahai ingurua Landakon bertan eta baita azokaren streaming-aren bidez ere. Aukera paregabea izango da elkarteko bazkide diren ilustratzaile gonbidatuen ibilbideaz hitz egiteko eta baita elkartea eta katalogoa aurkezteko ere. Abenduak 8 asteazkena, 19:30-20:30tara itxiera ekitaldia “Irudia + Hitza”, zuzeneko […]

Solasaldia Ane Arzelusekin
Ane Arzelus, Donostian jaiotako artista da 1993an. Ilustrazioa eta haur narratibaz gain, hainbat sektoretan mugitzen da, eta horren adierazle da bere ibilbidea. Aneren obra komunikazio bisualaren eremuan kokatzen da, eta ilustrazioa eta diseinuaren arteko loturak bilatzen ditu bere jardunean. Argitaratu duen lehenengo liburua (Hitzen iruditegia, 2019) 2020ko Selected jaialdian hautatua izan zen eta obra kreatiboenaren […]

SOLASALDIA MAITE MUTUBERRIAREKIN
Urriaren 26an, asteartea, 19:00etan Zaldi Urdina arte eskolan, (Marino Tabuyo 6, Donostia) Arrate Rodriguezek Maite Mutuberriarekin hitz egingo du bere lan zoragarriari buruz. Ez galdu bertaratzeko aukera!

SOLASALDIA: SERGIO GARCIA
Sergio García Sánchezek The New Yorker, The New York Times, Toon Books, Dargaud, Delcourt, Dibbuks, Ediciones Santillana, Ediciones SM, besteak beste lan egin du. Granadako Unibertsitatean eskolak ematen ditu eta komikian eta ilustrazioan kontatzeko modu berriak ikertzen ditu etengabe. Datorren asteartea, urriaren 19ean, 19:00an Garcíarekin mintzatuko gara, bere lanaz eta beste hamaika kontuz Euskal Irudigileon […]

SOLASALDIA: EUSKAL AUTOREAK ILUSTRAZIO KATALOGO IBEROAMERIKARREAN
Iberoamerikako ilustrazio-katalogoa sektoreak gehien espero duen urteko hitzorduetako bat da, eta gure hiru artista sartu izanak euskal ilustratzaileen nazioartekotzearen aldeko apustu gero eta handiagoa erakusten du. Epaimahaiak Alexandre Fernandez Villanuevaren lana goraipatu du aipamen berezi batekin. Gainera, Sandra Garayoa Cotera eta Maite Rosende aukeratu ditu katalogoan. Haiekin beren ibilbideaz eta proiektuez hitz egingo dugu. Hitzordua […]

Dom Campistronekin solasaldia
Datorren asteartean, irailaren 14ean Dom Campistron irudigile gaztearekin izango gara solasten, Hendaiako Borderline fabrikan, tren geltoki alboan. Gure ogibideari buruz arituko gara, bere ibilbidea hasten ari den irudigile baten ikuspegitik. Hau dena zuzenean, arratsaldeko 7etan.

Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak lana sustatzeko
“Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak ilustratzaileen lana sustatzeko” (berrasmatu edo hil, nola?) EUSKAL IRUDIGILEAK ONLINE IKASTAROA Irailaren 16an 16:30etatik-19:30etara Hitaldia 19:30-20:30 Irailaren 17an 16:30rtatik-19:30etara Andrea García Izen ematea: bidali email bat elkarteko helbidera [email protected] Bazkideak doan,bazkide ez direnek 10€ ordaindu beharko dituzte Aurkezpena Covid-19ren pandemiak gure bizimodua, harremanak eta -kasu gehienetan- gure lan egiteko […]