
Solasaldia Jesús Sotés, Maite Mutuberria, Liébana Goñi eta Joaquín Resanorekin.
Iruditeriak. Ilustrazioaren egoera Nafarroan. Mahi-ingurua Jesús Sotés, Maite Mutuberria, Liébana Goñi eta Joaquín Resanorekin. Larunbata, Irailak 21 |19:00 |Mistoen erakina. Iruñeko Zitadela Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan mahai-inguru batean elkartuko gara Nafarroaren ilustrazioaren oraina, iragana eta etorkizuna lehen eskutik ezagutzeko aukera emango diguna. Hiriartea Kultura Garaikideko Zentroak, Iruñeko Ziudadela, Udaletxearekin […]

Solasaldia Higinia Garayrekin.
Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta, aldi honetan, jakin-min handiko ilustratzaile batekin arituko gara: Higinia Garayrekin. Higinia Bilbon jaio zen 1978an. Diseinatzaile- eta ilustratzaile-lanetan dabil 2002tik eta estudio propioa ireki zuen 2013an. Bere ibilbideak eta berezkoa duen sentsibilitate horrek bultzatu dute genero desberdintasunarekin eta giza eskubideen urraketekin lotutako gaietan espezializatzera. Helburutzat hartuz horri […]

Euskal Irudigileak elkartearen bekak-Nola sortu egile komiki bat.Carla Berrocal
Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak deialdia egin du Ilustrazio Beka-Mintegien bederatzigarren ediziorako. Beka-Mintegi horien bidez, 10 lagunek aukera izango dute tailer teoriko-praktiko bat egiteko itzal handiko profesional baten eskutik. Euskal Irudigileak elkarteak, prestakuntzaz gain, 120 €ko gastu-poltsa bat emango dio aukeratutako ikasle bakoitzari. Oraingoan Carla Berrocal ilustratzaileak emango du mintegia. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 16an […]

Nola izan ilustratzaile saioan hil gabe. ADOLFO SERRA
2019ko maiatzaren 10an Adolfo Serra (Teruel, 1980) irudigilea ekarriko dugu BilbaoArtera gure urteko ikastaroa eta mintzaldia bat eman ditzan, «nola izan ilustratzaile saioan hil gabe» titulupean. Ikusizko sortzaileentzako biziraupen tailer teoriko-praktikoa. 1. Ezagutu eta maitatu zeure burua. Nor naiz? Non nago? Nor izan nahi dut? Non egon nahi dut? AMIA analisia 2. Apaindu zeure burua. […]

“Klima aldaketa marraztuz” solasaldia
Klima aldaketa marraztuz. Mahai-ingurua Maite Gurrutxaga eta Mattinekin Ostirala, apirilak 5 | 18:00 | Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea (Donostia) Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan mahai-inguru batean elkartuko gara lehen eskutik ezagutzeko nolako harremana duten gure egileek bizi garen mundu honekin. Cristina Enea Fundazioak, La Ballena Blanca aldizkariarekin eta Komikigunearekin […]

Solasaldia Irudika egoitzak 2019
IRUDIKA EGOITZAK 2019: Topaketak aukeratutako egileekin. Martxoak 14, osteguna | 19:30 | ZAS KULTUR Espazioa Maite Caballero, Genís Rigol eta Blanca Garaluce egileak izan dira aukeratuak Irudika-Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren 2019ko egoitzetarako. Ilustrazio arloan Maite Caballero izan da aukeratua Buena Planta izeneko proiektuarekin, eta animazio sailean, berriz, Genís Rigol zuzendari katalana, Gutter Fest, the movie […]
URTEKO BATZAR NAGUSIA 2019
NOIZ: Otsailak 9, larunbata 10:00etan TOKIA: EUSKAL IRUDIGILEEN egoitza berrian (Atxuri 16, behea, Bilbo) Gai ordena: 2018ko ekintzen laburpena, urteko txostena eta oniritzia. IRUDIKA 2019 eta nazioarteko hedapena Zerga egoitzaren eta estatutoen aldaketa. Bekentzako eta kurtsorako proposamenak Galderak eta eskariak Beste behin gogorazi nahi dizugu bazkide guztiek batzarrean parte hartzea ezin bestekoa dela elkarteren iraunkortasunerako. Batzarrera […]

SOLASALDIA JESÚS SOTÉSEKIN
Gonbit egiten dizugu Euskal Irudigileak elkarteak antolatuko duen urteko azken solasaldira. Aldi honetan Jesús Sotés bazkidea izango dugu gurekin. Jesús Sotések (Iruñea, 1969) elkarrekin konbinatu ditu sektore editorialeko eta publizitate sektoreko lanak, eta hainbat enkargu egin ditu erakunde hauentzat: Hermès Paris, British Airways, Pepsi (Txina), Adobe, The Observer, Radio Times eta, besteak beste, Playboy Magazine. […]

PATXI PELAEZEKIN SOLASALDIA
Euskal Irudigileen solasaldiekin jarraituz, oraingoan animatzaile, ilustratzaile eta komikigile den Patxi Peláez entzuteko aukera izango dugu. Animazioarekin erlazionatutako proiektu anitzetan parte hartu du bere ibilbide profesionalean, zehazki pertsonaien diseinuan espezializatuz. Hasiera batean Dibulitoon ekoizle independentearekin eta geroago freelance modura, azken 20 urteetako sektorearen bilakaera gertutik ezagutu du. Hainbat ipuin egin ditu ilustratzaile gisa, ipuin hauek […]

SOLASALDIA, KOMAGATA, MOSQUERA & EUSKAL IRUDIGILEAK
Hitzaldiaren ordutegia: larunbata, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan Euskalduna Jauregiko auditorioan. Eskatu hemen hitzaldira joateko gonbidapena: [email protected] HITZALDIA “Sobre el papel” YOLANDA MOSQUERA (Ilustrazioaren Euskadi Saria 2018) / KATSUMI KOMAGATA / ELISABETH PÉREZ (Euskal Irudigileak). Hizpide hartuko dugu ilustratzailearen, editorearen eta profesionalen elkarteen papera gaur egungo editorialen munduan. Euskal Irudigileak elkarteak bere funtzioaz, aktibismoaz eta jarduerez […]