Orokorra

Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: album ilustratuak, komikiak eta eleberri grafikoak

Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: album ilustratuak, komikiak eta eleberri grafikoak

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2017/09/12-2017/10/11)     Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: album ilustratuak (2017) Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak (2017)

Beken ebazpena Raul Ariasen ilustrazio mintegirako

Beken ebazpena Raul Ariasen ilustrazio mintegirako

Erabakia, 2017ko iralaren 12a Deialdi honetara aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eraketa bekak, hurrengo eskatzaleei ematen zaizkiela jakin arazte du: Jesús Sotés Alexandre Fernández Iratxe Gonzalez Angel Remirez de Ganuza Nerea Marquez Eva Hidalgo Maria Tébar Maria Jouandon Isaac González Natalia Albéniz Bekari uko egitekotan, onuradunak, orden hau jarraituz, honako […]

KOMIKIA: EUSKAL KOMIKIA, 1975-2017

KOMIKIA: EUSKAL KOMIKIA, 1975-2017

Irailaren 14tik urriaren 28ra arte Bizkaiko Foru Liburutegia. 2. solairua (Areto Nagusia) Komisarioak: Kike Infame eta Mikel Begoña Trantsizioa iritsi zenean, euskal komikiarentzat ere aldaketa-garaiak heldu ziren. Euskarazko lehenengo argitalpenen agerreratik nobela grafikoaren sendotzera arte, komikia bizitoki zuen gizartearen errealitateari egokitzen eta moldatzen joan zen. Erakusketaren bitartez, bineten munduaren mugimendu handiak ikusiko dira: aldizkarien boometik […]

Ilustrazio Zientifikoko graduondoa. Unibertsitateko espezialista

Ilustrazio Zientifikoko graduondoa. Unibertsitateko espezialista

Zientzia eta Teknologia Fakultateak (ZTF-FCT) ilustrazio zientifikoan unibertsitateko espezialista graduondoaren lehengo edizioa eskeiniko du 2017/2018 ikasturte akademikoan. Ilustrazio Zientifikoak Artea eta Zientzia bateratzen ditu eta Komunikazio Zientifikoan oinarrizko tresna da. Titulazio hau Espainian lehendabizikoa izango da. Irakasle talde anitza eta orekatua dauka: bertan zientzialari bikainak, artistak, juristak eta nazioartean ezagunak eta sarituak izan diren komunikatzaileak […]

Irudi Sorkuntza 2017/2018

Irudi Sorkuntza 2017/2018

Aurten dirulaguntza deialdi berria irekiko da Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan: IRUDI SORKUNTZA (2017/2018). Segur aski irailean argitaratuko da Buletinean, eta hilabeteko epea izango da eskaerak aurkezteko. Dokumentu honetan informazioa aurreratzen dizuegu. info+

2017 Etxepare Saria

2017 Etxepare Saria

Ainara Azpiazu Aduriz Euskal Irudigileko bazkidea eta Paula Estévez Del Diego egileek irabazi dute 2017ko Etxepare saria ARRAROA albumarekin. Etxepare sarian 26 lan aurkeztu dira. Lan irabazlea: Haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, biñeta gisa, topikoei ihesi, […]

Komik, eleberri grafiko eta liburu ilustratuentzako dirulaguntza

Komik, eleberri grafiko eta liburu ilustratuentzako dirulaguntza

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak komik, eleberri grafiko eta liburu ilustratuentzako dirulaguntza lerro berriak aurkeztuko ditu datorren asteazkenean, ekainak 28, Gasteizko Artiumen Eguna: 2017ko ekainaren 28an Ordua: 11:00 Lekua: Artiumen, Auditorioan (Gasteiz) Parte hartzaileak: Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Joxean Muñoz, Kultura sailburuordea, Aitziber Atorrasagasti, Kultura Sustatzeko zuzendaria. Aurkezpenaren ostean, bertaratukoei […]

MarraziOak IX DEIALDIA

MarraziOak IX DEIALDIA

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren laguntzarekin urtero antolatzen dituen MarraziOak topaketek  9. edizioa beteko dute aurtengo irailean. Ilustratzaileei zuzendutako astebeteko lantegia da MarraziOak eta aurten irailaren 11tik 15era egingo da Komikigunean, Donostian.  Izen-ematea uztailaren 7an amaituko da. Informazioa hemen

2017-2018 Azoka-katalogoko azala egitea

2017-2018 Azoka-katalogoko azala egitea

Euskal Irudigileak Elkartearen eta Euskal Editoreen Elkartearen arteko lankidetzarako deialdia. 2017-2018 AZOKA-KATALOGOKO AZALA EGITEA EEE elkartea eskubide salmenten katalogoak argitaratzen ari da 2002tik hona (Eskubide Eskuragarrien Gida), bata haur-gazteen liburuena, eta beste bat helduen liburuena, Liber, Frankfurt eta Guadalajara azoketarako. Boloniarako azokara haurrena baino ez da bidaltzen. Katalogoaren asmoa da liburuak ezagutzera ematea, beste hizkuntza […]

GETXOKO 16. KOMIKI AZOKA-eskaera & oinarriak

GETXOKO 16. KOMIKI AZOKA-eskaera & oinarriak

Getxoko Kultur Etxeak Getxoko Komikiaren 16. Azoka antolatu du azaroaren 3, 4 eta 5rako. Areto honetan, salmentarako standak eta komikien erakusketak jarriko dituzte batik bat. Gainera, mahai-inguruak, eztabaidak, egileen sinaketak, topaketak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta proiekzioak egingo dira. Parte hartzeko interesa izatekotan, bidali fitxa beteta, Getxoko Kultur Etxeara. Zuekin ipiniko dira harremanetan standak ordaintzeko, baita bestelako izapideak […]