Banner
  • Tránsito
  • ilustradoras profesional en españa
  • sci-fi Relantionships
  • Portada recopilación de cuento LA NIÑA MUERTA

Berriak

Kike Ibañez, 2026ko Ilustrazioko Euskadi Saria

Kike Ibáñez Fernández saritu dute Literatura Lanaren Ilustrazioaren modalitatean, Abuenpaso argitaletxeak argitaratutako “El diablo sobre ruedas” lanagatik. Epaimahaiaren ustez, “lanak aparteko kalitate artistiko eta narratiboa erakusten du, eta ilustrazioak ez direla testua laguntzera mugatzen azpimarratu du; aitzitik, haren mezua aberasten dute eta irakurlearen esperientzia emozionala indartzen dute. Proposamenak estilo fresko, ausart eta berritzailea uztartzen du, […]

EUSKAL IRUDIGILEAK Frankfurt Buchemesse 2026

Urtero bezala, liburu azokarik handienera bidaiatuko dugu, bere programa ofizialean ekintzak eginez. Oraingo honetan, Concha Pasamar gure bazkidea izango dugu gurekin. Mahai inguru batean parte hartuko du, Sol Undurraga eta Pablo Bernasconirekin batera, gure Elik (Elisabeth Pérez Fernández) moderatuta. Argitaletxeen eta ilustrazioaren enkarguetan giza sormen-prozesuek duten balio erantsiari buruz arituko dira. LATAM Stage-n, hilaren 8an, […]

LANKIDETZA GETXOKO KOMIKI AZOKAREKIN

Urriaren 16tik 18ra itzuliko da Getxoko Komiki Azoka, bederatzigarren artearen zaleentzat binetaren panoramarekin derrigorrezko hitzordua bilakatu den ekimena, hain zuzen ere. Aurten ere Aretoarekin elkarlanean aritu ginen, ostiral goizean hitzaldiak, tailerrak eta ikastetxeei zuzendutako jarduera berri batekin. Gainera, igande arratsaldean profesionalentzako eta lehen urratsak ematen dituztenentzako jarduera baten aldeko apustua egiten jarraituko dugu: masterclass bat […]

ILUSTRAZIOAREN EGUNA2026

Azaroaren 12an, ren bigarren edizioa ospatuko dugu, iazko harrera onari esker. Aurtengo protagonistak Hélène eta Blanche Feillet ahizpak izango dira. Pintura eta ilustrazioaren aitzindariak izan ziren. Euskal Herria zeharkatu zuten, Baionatik Bilbora, bertako paisaiak, jendea eta ohiturak marraztuz. Ondoren, beraien marrazkiak litografiatu zituzten, eta irudi horietatik abiatuta Euskal Herrian zehar bidaiatzeko lehen gidetako batzuk sortu […]

Irene Márquez, 2026ko Komiki Sari Nazionala

Irene Márquez Condesek (Valdepeñas, 1990) Komikiaren Sari Nazionala jaso du, 2026. urteari dagokiona, “La muerte de Irene Márquez” (autsaider Cómics) lanarengatik, gaur bildutako epaimahaiak proposatuta. Kultura Ministerioak ematen duen saria 30.000 eurokoa da. Epaimahaiak egilearen “ausardia eta originaltasun estetikoa”, umorea erabiltzeko maisutasuna eta ahots berezi, ikonoklasta eta ez-beharrezko dotorea nabarmendu ditu, umore beltzaren mugak bikain […]