
2019 I komiki eta nobela grafiko Bruguera saria
Penguin Random House-k, Bruguera den argitaratze-taldeak, bere urteroko sariaren lehen deialdia kaleratzen du. Lan irabazleak Bruguera argitaratze-zigiluan argitaratuko da eta 12.000 euroko saria jasoko du. Epea 2019/05/31 Bruguera Argitaletxeko egoitzara. OINARRIAK

World Illustration Award 2019 (AOI)
Zabalik honezkero Britana Handiko Ilustratzaileen Elkarteak (AOI), nazioarteko irudigilei zunzendutako 2019 Worl Illustration Award deialdia. Izen handiko lehiaketa hau irudigile profesionalentzako eta talentu berriei bideratuta dago. Lanak aurkezteko epea 2019ko Urtarrilaren 31an amaitzen da

Irudika. Euskadiko ilustrazio profesionalaren eta sektore paraleloen leihoa mundura.
948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa Iruñean egingo da azaroaren 21ean, 22an eta 23an. Gaur eguerdiko 12:30etan EUSKAL IRUDIGILEAK hitzaldi bat emango du Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako auditorioan. Elisabeth Perez Fernandezek, elkarteko presidentea, Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak nazioarteko topaketa bat sortzea lortzen duela jakinaraziko du, prestakuntzako eduki, networking eta planetako txoko desberdinetatik datozen hizlarien […]

KASUMI KOMAGATA BILBON
Bilbao Design Week eta FIG (Paper gaineko Grabatu eta Artearen Bilboko Nazioarteko Jaialdia) ekitaldien karietara, Bilbon izango dugu berriro nazioarteko artista eta editore ezagunenetako bat, Katsumi Komagata (One Stoke aldizkariaren editorea, Japonia), zeinak 30 lagunentzako hitzaldi-tailer bat eskainiko digun azaroaren 17 eta 18an (larunbata eta igandea). Tailerraren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Euskalduna Jauregiko […]

DEIALDIA.IRUDIKA 2018 Aurkezpena. Artium Museoa
Urriaren 15an, astelehena Irudika, Ilustrazioaren Nazioarteko II.Topaketa Profesionalaren aurkezpena izango da. Topaketa Gazteizen egingo da urriaren 18tik 20ra. Aurkezpen-ekitaldiko parte-hartzaileak: Joxean Muñoz– Eusko Jaurlaritzako Kutura kontseilariordea Igone Martínez de Luna–Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua Nerea Melgosa–Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia, Gazteizko Udala. Elisabeth Pérez–Irudikaren zuzendaria eta Euskal Irudigileak elkartearen presidentea. Eguna & […]

Yolanda Mosquera irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazioen alorrean
Gure bazkidea Yolanda Mosquerak (Amurrio, 1973) aurtengo Literatura Lanaren Ilustrazioaren saria jaso du, La pequeña Roque (Guy de Maupassanten) liburu ilustratuari esker. Mosquerak marrazkiak testuarekin uztartzeko izan duen abilezia azpimarratu du epaimahaiak. “Ilustrazioaren tratamendua eta dotorezia nabarmentzen dira, istorioaren gogortasunaren beste muturrean”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, “era horretan, narrazioko intriga uneoro mantentzen duen irudi-testu irakurketa […]

IRUDIKA 2018, zabalik izena emateko epea
Irudika indarrez dator berriro, beste egun bat gehituko zaiolarik topaketari sektore paraleloez jarduteko (hala nola, musika, bideo-jokoak, komikia, zinema eta aldizkariak), gainera, jardunaldian presente egongo dira: Vetusta Morla & Aliceren ibaiak, Christina Rosenvinge, Ángel Stanich, Psikonautak komiki eta filma eta Yorokobu, Lamono edo Gráffica aldizkariak. Vetusta Morla taldeko Juanma Latorrek eta Ángel Stanichek kontzertuak emango […]

Maria Rius Camps, 2018 Ilustrazio Sari Nazionala
Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala Maria Rius ilustratzaile katalanak jasoko du. Saria ematerakoan, epaimahaikideek azpimarra jarri diote Riusen ibilbide luzeari. Halaber, bere obrak denboraren muga gainditzen duela, bere ilustrazioen izaera barea dela eta ilustratzaileen kolektiboarekiko inplikazioa nabarmendu dituzte.

EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN PARTE-HARTZEA FRANKFURTEKO LIBURU AZOKAN
Datorren urriaren 10etik 14ra Frankfurten izango gara bertatik bertara ezagutarazteko Irudika, euskal ilustrazioa eta Euskadin “Basque Books” markaren babesean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sortzen diren argitalpen alternatibo eta fanzineak. Aukera hau aprobetxatuz, hainbat deialdi abiarazi ditugu Azokako standaren irudia sortzeko eta han ikusgai jarriko diren fanzineak, auto-editatuak edo argitalpen alternatiboak prestatzeko, standera hurbiltzen diren editore […]

BAIEZTATUTA DAUDE IRUDIKA 2018 JAIALDIKO HIZLARIAK!!
Frankfurt Buchmesse, Mexikoko Guadalajara Estatuko FIL, eta Bologna Children’s Book Fair azoketako ordezkariak izango dira hitzaldietako moderatzaileak. Hiru herrialde horietako editorialak eta Euskadiko ilustratzaileak elkarrekin egindako lanei buruz mintzatuko dira. Hauek dira editorialak: Peter Hammer Verlag (Alemania), Pamiela (Euskadi), Petra Ediciones (Mexiko) eta A Buen Paso (Italia). Profesional gonbidatuek bost tailer sekretu emango dituzte inskribatzen […]