Ekintzak

Euskal Irudigileen solasaldia: Natalia Albéniz

Euskal Irudigileen solasaldia: Natalia Albéniz

Natalia Albéniz ilustratzailea eta artista bisuala da. Bere lanean elkarrekin uztartzen ditu esperimentazioa eta ikaskuntza eta irakaskuntza eta lan kolektiboa. Hitzaldi honen bidez ezagutuko dugu Cerdas kolektiboaren barruan egin duen lana eta nola hurbiltzen den ilustrazioaren mundura ariketa praktikoen eta haien analisiaren bitartez. Abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 19:30etan ZULOAn, Vitoria-Gazteiz  

ISIDRO FERREREN ILUSTRAZIO TAILERRA

14/11/2019 ISIDRO FERREREN ILUSTRAZIO TAILERRA

“HEMEN”. “Mapa asmakizun berria da, haren aurretik asmatu baitzen itsasontzia, itsasontziaren aurretik gizakia, eta gizakiaren aurretik itsasoaren urdina. Mapak existitu aurretik gizakia munduan bizi zen, hara-honaka alderrai; mapa asmatu zenean, gizakiak modua izan zuen mundua esploratzeko, aztertzeko eta ezagutzeko. Mapak ez zuen bidaia ahalbidetu, mapen aurretik ere egiten baitziren bidaiak, eta ez zuen erraztu ere; […]

Solasaldia Ane Pikazarekin

20/11/2019 Solasaldia Ane Pikazarekin

Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta, aldi honetan, une honetako ilustratzaile moldakorrenetako batekin arituko gara, Ane Pikazarekin. Ilustrazioa hizkuntza transbertsala da, beste diziplina artistiko batzuekin etengabe nahasten dena. Horren erakusle da Ane Pikaza, zeina erraz mugitzen baita hala antzerkian, nola zineman nahiz ilustrazioan. Pikazak Kabia konpainiarekin kolaboratzen du, eta kolaborazio horren bidez taldeak […]

Solasaldia Jesús Sotés, Maite Mutuberria, Liébana Goñi eta Joaquín Resanorekin.

21/09/2019 Solasaldia Jesús Sotés, Maite Mutuberria, Liébana Goñi eta Joaquín Resanorekin.

Iruditeriak. Ilustrazioaren egoera Nafarroan. Mahi-ingurua Jesús Sotés, Maite Mutuberria, Liébana Goñi eta Joaquín Resanorekin. Larunbata, Irailak 21 |19:00 |Mistoen erakina. Iruñeko Zitadela Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan mahai-inguru batean elkartuko gara Nafarroaren ilustrazioaren oraina, iragana eta etorkizuna lehen eskutik ezagutzeko aukera emango diguna. Hiriartea Kultura Garaikideko Zentroak, Iruñeko Ziudadela, Udaletxearekin […]

Solasaldia Higinia Garayrekin.

29/05/2019 Solasaldia Higinia Garayrekin.

Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta, aldi honetan, jakin-min handiko ilustratzaile batekin arituko gara: Higinia Garayrekin. Higinia Bilbon jaio zen 1978an. Diseinatzaile- eta ilustratzaile-lanetan dabil 2002tik eta estudio propioa ireki zuen 2013an. Bere ibilbideak eta berezkoa duen sentsibilitate horrek bultzatu dute genero desberdintasunarekin eta giza eskubideen urraketekin lotutako gaietan espezializatzera. Helburutzat hartuz horri […]

Euskal Irudigileak elkartearen bekak-Nola sortu egile komiki bat.Carla Berrocal

30/05/2019 Euskal Irudigileak elkartearen bekak-Nola sortu egile komiki bat.Carla Berrocal

Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak deialdia egin du Ilustrazio Beka-Mintegien bederatzigarren ediziorako. Beka-Mintegi horien bidez, 10 lagunek aukera izango dute tailer teoriko-praktiko bat egiteko itzal handiko profesional baten eskutik. Euskal Irudigileak elkarteak, prestakuntzaz gain, 120 €ko gastu-poltsa bat emango dio aukeratutako ikasle bakoitzari. Oraingoan Carla Berrocal ilustratzaileak emango du mintegia. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 16an […]

Nola izan ilustratzaile saioan hil gabe. ADOLFO SERRA

10/05/2019 Nola izan ilustratzaile saioan hil gabe. ADOLFO SERRA

2019ko maiatzaren 10an Adolfo Serra (Teruel, 1980) irudigilea ekarriko dugu BilbaoArtera gure urteko ikastaroa eta mintzaldia bat eman ditzan, «nola izan ilustratzaile saioan hil gabe» titulupean. Ikusizko sortzaileentzako biziraupen tailer teoriko-praktikoa. 1. Ezagutu eta maitatu zeure burua. Nor naiz? Non nago? Nor izan nahi dut? Non egon nahi dut? AMIA analisia 2. Apaindu zeure burua. […]

“Klima aldaketa marraztuz” solasaldia

05/04/2019 “Klima aldaketa marraztuz” solasaldia

Klima aldaketa marraztuz. Mahai-ingurua Maite Gurrutxaga eta Mattinekin Ostirala, apirilak 5 | 18:00 | Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea (Donostia) Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan mahai-inguru batean elkartuko gara lehen eskutik ezagutzeko nolako harremana duten gure egileek bizi garen mundu honekin. Cristina Enea Fundazioak, La Ballena Blanca aldizkariarekin eta Komikigunearekin […]

Solasaldia Irudika egoitzak 2019

14/03/2019 Solasaldia Irudika egoitzak 2019

IRUDIKA EGOITZAK 2019: Topaketak aukeratutako egileekin. Martxoak 14, osteguna | 19:30 | ZAS KULTUR Espazioa Maite Caballero, Genís Rigol eta Blanca Garaluce egileak izan dira aukeratuak Irudika-Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren 2019ko egoitzetarako. Ilustrazio arloan Maite Caballero izan da aukeratua Buena Planta izeneko proiektuarekin, eta animazio sailean, berriz, Genís Rigol zuzendari katalana, Gutter Fest, the movie […]

URTEKO BATZAR NAGUSIA 2019

09/02/2019

NOIZ: Otsailak 9, larunbata 10:00etan TOKIA: EUSKAL IRUDIGILEEN egoitza berrian (Atxuri 16, behea, Bilbo) Gai ordena: 2018ko ekintzen laburpena, urteko txostena eta oniritzia. IRUDIKA 2019 eta nazioarteko hedapena Zerga egoitzaren eta estatutoen aldaketa. Bekentzako eta kurtsorako proposamenak Galderak eta eskariak Beste behin gogorazi nahi dizugu bazkide guztiek batzarrean parte hartzea ezin bestekoa dela elkarteren iraunkortasunerako. Batzarrera […]